Porky's
Porky's Bob Clark estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako nerabe komedia erotiko bat da. Kim Cattrall, Scott Colomby, Kaki Hunter, Nancy Parsons, Alex Karras eta Susan Clark aktoreek antzeztu zuten.
Porky's | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1982 | |||
Izenburua | Porky's | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | teen film (en) , sarbide-bizipena eta film komikoa | |||
Iraupena | 99 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | Florida eta Miami | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Bob Clark | |||
Gidoigilea(k) | Bob Clark | |||
Antzezlea(k) | ||||
Dan Monahan Mark Herrier Wyatt Knight Roger Wilson Tony Ganios Kaki Hunter (en) Chuck Mitchell Kim Cattrall Susan Clark Nancy Parsons (en) Boyd Gaines Doug McGrath Alex Karras Bill Hindman Cyril O'Reilly (en) Douglas McGrath Scott Colomby (en) Wayne Maunder (en) Eric Christmas | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Bob Clark Don Carmody (en) Harold Greenberg (en) Arnold Kopelson Melvin Simon (en) | |||
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox Astral Media (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Paul Zaza | |||
Argazki-zuzendaria | Reginald H. Morris (en) | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Florida | |||
Argumentu nagusia | birjintasuna | |||
kronologia | ||||
|
Kalitate aldetik kritika txarrak jaso eta urteko film txarrenen artean sailkatu zuten arren, ikusle eta etekin ekonomiko aldetik sekulako arrakasta izan zuen filma izan zen, batez ere zuzendua dagoen nerabeen artean, 1982. urteko diru etekin gehien atera zuen bosgarren filma izan zen, ondorioz hainbat jarraipen izan zituen: Porky's II: The Next Day (1983), Porky's Revenge! (1985) eta Pimpin' Pee Wee (2009), gainera hurrengo nerabe film erotikoetan eragin nabarmena izan zuen.
Argumentua
1954, Florida. Elkarrekin ikastetxe berdinean ikasten duen ikasle talde bihurri batek sexua eta maitasuna lehenbiziko aldiz deskubrituko dituzte. Euren beharrak asetze aldera, Everglades eremuan dagoen Porky's putetxera sartzen saiatuko dira, baina jabeak sarrera galarazten dienean, mendeku gisa haren aurkako mota guztietako alprojakeria eta txantxak burutuko dituzte. Hortik aurrera, neskengana hurbiltzeko helburuz putetxearen jabeari bizitza ezinezkoa egingo diote.
Aktoreak
- Dan Monahan: Edward "Pee Wee" Morris
- Wyatt Knight: Tommy Turner
- Mark Herrier: Billy McCarty
- Roger Wilson: Mickey Jarvis
- Tony Ganios: Anthony "Meat" Tuperello
- Cyril O'Reilly: Tim Cavanaugh
- Kaki Hunter: Wendy Williams
- Scott Colomby: Brian Schwartz
- Nancy Parsons: Beulah Balbricker entrenatzailea
- Boyd Gaines: Roy Brackett entrenatzailea
- Bill Hindman: Goodenough entrenatzailea
- Doug McGrath: Fred Warren entrenatzailea
- Eric Christmas: Carter jauna
- Kim Cattrall: Lynn "Lassie" Honeywell andereñoa
- Chuck Mitchell: Porky Wallace
- Art Hindle: Ted Jarvis
- Ilse Earl: Morris andrea
- Alex Karras: Wallace sheriffa
- Susan Clark: Cherry Forever
- Rod Ball: Steve
- Jack Mulcahy: Frank Bell
- Lisa O'Reilly: Ginny
- Wayne Maunder: Cavanaugh
Kanpo estekak
- Porky's filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Porky's filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)