Porcelanas Bidasoa

Porcelanas Bidasoa Irungo zeramika eta portzelana enpresa izan zen, etxerako ontziteria, baxera eta apaingarriak egiten zituena. 1935 eta 2009 urteen artean funtzionatu zuen, Irungo Bentak auzoan. Zorrekin porrot egin zuenean 2009an, bere funtsetako asko, bildumen adibideak eta tresneria elementuak Gordailua biltegi publikora igaro ziren. 2011n, lantegiaren eraikina behera bota zuten.

Porcelanas Bidasoa
Datuak
Motanegozioa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
  • Irun
  • 43.331667°N 1.813611°W / 43.331667; -1.813611
Historia
Sorrera1935
Desagerpena2009

Historia

1935. urtean sortu zen Porcelanas Bidasoa Irunen. Europako portzelana industrian esperientzia zuten bi anaiek, Pablo eta Gabino Otxotekok, bat egin zuten kapitala jarri zuten inbertsore batzuekin: Salvador Etxeandia Gil eta Jose Maria Berastegi Etxebarria. 1936an eraiki zen lehen lantegia, baina berehala suntsitua izan zen Gerra Zibileko gertakarietan. Berreraikuntzan Limoges hiritik etorritako teknikariek lagundu zuten, eta baita kapitalean beste enpresa bat sartzeak 1940an: Luso Española de Porcelanas S.A., Lepsa[1].

Manuel Barbadillo margolariak Porcelanas Bidasoarentzat diseinatutako baxera sorta, 1962.

Harrezkero hazkunde urteak izan ziren, baina 1991. urtetik aurrera, merkatuko lehia asko handitu zen, eta zorrak handituz joan ziren 2009ko itxierara arte. Artisten kolaborazioarekin bilduma bereziak egin izan zituen urteetan enpresak, adibidez 1950eko hamarkadan Tauromaquia sorta Pablo Picassorekin, 1980koan zenbait sorta Salvador Dalirekin, eta aurrerago Javier Mariscal, Andrés Nagel edo Ágatha Ruiz de la Pradaren diseinuekin. Irungo langile batzuek ere artista nabarmenak izan ziren lantegiko ekoizpenean, adibidez Conchita Laka[2]edo Antonio Mateo[3][4].

2007an lantegiaren terrenoak saltzeko akordioa egin zen Irungo Udalarekin, lurrak etxebizitzen eraikuntzarako baimena emanez, eta salmentarekin Araso poligonoan lantegi berri eraginkor bat egiteko asmoz. Une horretan 116 langile zeuden enpresan, baina proiektuak ez zuen aurrera egin, eta 2009ko itxiera unean 47 langile geratzen ziren bakarrik[5].

Terreno originaletan babes ofizialeko etxeak egiteko planak aurrera jarraitu zuen[6].

1994an, lehen arazo ekonomikoekin, hainbat pieza zorren ordainketa gisa eman zizkion enpresak Gipuzkoako Foru Aldundiari. Enpesa itxi ondoren, 2011ko eraikuntzaren eraispena gainean zela, Aldundiak jasoketa lan sakonagoa egin zuen: interesko piezak, tresnak eta makinak, dokumentazioa. Egun, 6.000 pieza baina gehiago dituen bilduma bat dago Gordailuan, Irunen bertan[7].

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Museoa, Oiasso. (2016). Dossier Prensa / Porcelanas de Bidasoa: industria, arte y memoria. Irungo Udala (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Un recorrido lleno de recuerdos» El Diario Vasco 2017-01-29 (Noiz kontsultatua: 2020-09-22).
  3. Marian Álvarez, Maite Jiménez, Amaia Mújika Goñi. (2009). Euskal Lozak eta Portzelanak XVIII-XX Mendeak - Lozas y Porcelanas Vascas Siglos XVIII-XX. Euskal Museoa, Bilbao - Museo Vasco, Bilbao. , 475, 505, 507 or. ISBN 978-84-933868-3-2..
  4. Txema Pardo, “Porcelana sin fronteras erreportaia”. Diario Vasco egunkariaren Bertan Bidasoa gehigarrian, 1999ko martxoan
  5. (Gaztelaniaz) «Porcelanas Bidasoa cierra sus puertas» El Diario Vasco 2009-06-26 (Noiz kontsultatua: 2020-09-22).
  6. (Gaztelaniaz) «A la venta las últimas viviendas de VPO en la parcela de Porcelanas Bidasoa en Irún» www.etxebide.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-22).
  7. (Gaztelaniaz) en-gordailua/JAKCzBOeJFC-Kg «Porcelanas Bidasoa en Gordailua - Gordailua, Centro de Colecciones Patrimoniales de Gipuzkoa» Google Arts & Culture (Noiz kontsultatua: 2020-09-22).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.