Populazioen genetika

Populazioen genetika genetikaren esparru bat da, populazioen artean dauden desberdintasun genetikoak ikertzen dituena. Biologia ebolutiboaren adar bat da. Besteak beste, moldaera, espeziazioa eta populazioen egitura aztertzen dira populazioen genetikan.

Lan esparru hori funtsezkoa izan zen Eboluzioaren Teoria Sintetikoaren sorreran. Hasierako ikertzaile nagusiak Sewall Wright, J. B. S. Haldane eta Ronald Fisher izan ziren, aldi berean genetika kuantitatiboaren azpieremua sortu zutenak. Hasieran diziplina ia osoki matematikoa zen, baina gaur egun lan teorikoa, laborategikoa eta landa eremukoa uztartzen ditu.

Populazioen genetika berriagoak diren beste lan esparru batzuekin alderatuta, (adibidez, jokoen teoria ebolutiboarekin edo moldaeren dinamikarekin), desberdintasun nagusia da fenomeno genetikoetan jartzen duela enfasia: dominantzian, epistasian eta birkonbinazio genetikoan, esaterako.

Kanpo estekak

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.