Popocatépetl magaleko monasterioak
Popocatépetl magaleko monasterioak UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako 14 monasterio dira, XVI. mende hasieran frantziskotarrek, domingotarrek eta agustindarrek eraikiak Mexikoren konkistaren lehen urteetan. Eskualdearen ebanjelizazioan garrantzi handia izan zuten, europar kultura eta erlijio berriaren iturburu bihurtu baitziren. Popocatépetl sumendiaren magalean eraiki ziren, Atlatlauhcan, Cuernavaca, Hueyapan, Tetela del Volcán, Yautepec, Ocuituco, Tepoztlán, Tlayacapan, Totolapan, Yecapixtla eta Zacualpan de Amilpas Calpan, Huexotzingo eta Tochimilco herrietan.
XVI. mende hasierako monasterioak Popocatépetl magalean1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Huejotzingoko frantziskotar monasterioaren fatxada | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv |
Erreferentzia | 483 |
Kokalekua | |
Eskualdea2 | Latinoamerika eta Karibea |
Izen ematea | 1994 (XVIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Ezaugarriak
Monasterio hauek egitura eta apaindura soilekoak dira, gehienak plateresko estilokoak. Eraikin nagusia (eliza) tamaina handikoa eta itxura laukizuzenekoa da, sarri hormabular sendo almenez hornituak, gotorleku itxura emanez.
Monasterio hauek segida jakin bat jarraituz eraiki ziren. Lehenik atariaren hormak, kapera irekia (capilla abierta) eta erpineko kaperak (capillas posas) eraiki ziren. Gero, elizaren nabea eta alboko eraikinak. Segida honek garrantzi handia zuen, bertako populazioa kristautzeko atariak eta kapera irekiak erabili baitziren hasiera-hasieratik, zeremonia erlijiosoak haize zabalean egiteko ohitura baitzuten. Aurrerago beste elementu batzuk ere gehitu zitzaizkien, hala nola, dorrea, alboko kaperak eta, batzuetan, bigarren patio bat eta solairu bat monasterioan bertan.
Espainiako eta Europako monasterio ereduak ez bezala, Espainia Berrikoen ezaugarri bereizia eraikinaren eta gune irekien arteko erlazioa da, batez ere patio handian edo atariari emandako garrantzia.
Hamalau monasterioak
Hauek dira 14 monasterio edo komentuak:
- Convento de San Francisco de Asís (San Andrés Calpan)
- Convento de San Miguel Arcángel (Huejotzingo)
- Convento de la Asunción de Nuestra Señora (Tochimilco)
- Convento de San Mateo Apostol (Atlatlahucan)
- Ex-convento de la Asunción, egungo katedrala (Cuernavaca)
- Convento de Santo Domingo de Guzmán (Hueyapan)
- Convento de Santiago Apostol (Ocuituco)
- Convento de Santo Domingo (Oaxtepec)
- Convento de la Natividad o de la Anunciación (Tepoztlán)
- Convento de Santo Domingo de Guzmán (Tetela del Volcán)
- Convento de San Juan Bautista (Tlayacapan)
- Convento de San Guillermo (Totolapan)
- Convento de San Juan Bautista (Yecapixtla)
- Convento de la Inmaculada Concepción (Zacualpan de Amilpas)