Popasnako gudua
Popasnako gudua Errusiaren zein Luhanskeko Herri Errepublikaren (LHE) eta Ukrainako indar armatuen arteko borroka militar bat zen, Luhanskeko Oblasteko hego-mendebaldean kokaturiko Popasna hiriaren kontrola helburu zuena. Gudua martxoaren 18an hasi eta urte bereko maiatzaren 7an amaitu zen, Ukrainako inbasio errusiarraren Ekialdeko Ukrainako erasoaldiaren parte bezala.
Popasnako gudua | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Data | 2022ko martxoak 18 – maiatzak 7 | ||
Lekua | Popasna, Luhansk Oblasta (Ukraina) | ||
Koordenatuak | 48°38′00″N 38°22′48″E | ||
Egoera | Errusiak irabazi[1]
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Gudua
2022ko martxoaren 18an hasi ziren Luhanskeko Oblastean kokaturiko Popasna hiriaren kontrola lortzearen aldeko borrokak. LHEko eta Errusiako Indar Armatuen tropek aurrera egin zuten eta, hala, Kreminna herria bereganatu zuten apirilaren 18rako. Ostean, Popasna zein Rubizhnerantz egiten hasi ziren.
Errusiako eta LPR tropak, aldizka, hiriaren aurkako erasoaldia garatzen saiatu ziren, Ukrainako Indar Armatuen posizioetan artilleria- eta aire-erasoak eginez.[5] Hala ere, Gerraren Azterketarako Institutuaren arabera, Errusiako Armadak ez zuen aurrerapen handirik lortzen.[6]
Mendebaldeko adituen ebaluazioak gorabehera, Luhanskeko Eskualdeko Estatuko Administrazioko Presidente den Serhi Haidai-k, bere Telegram-eko kanalean, errusiarrek hiriaren erdia kontrolatzen zutela esan zuen.[7] Era berean, RIA FAN argitalpenaren arabera, "indar aliatuak" hiriaren administrazioaren esparruan errotu eta, hiri barnean, aurrera jarraitzen zuten.[8]
Apirilaren 22an, Haidaik Errusiako Armadak Popasnan zein Rushzhnen porrota jaso zuela adierazi zuen; hala ere, Haidaik aitortu zuen ere Errusiako eta LHEko tropek Luhansk eskualdeko lurraldearen %80aren kontrola zutela.[9]
Maiatzaren 7an, hiria, borrokek suntsituta, Errusiaren indar mertzenarioek harrapatu zuten –Wagner Taldea izeneko konpainia militar pribatutik etorritakoak–; era berean, txetxeniar Kadyrovtsyek guduaren azken fasean parte hartu zutela susmatu zen ere. Edozein kasutan, Errusiak zein LHEk garaipena lortu zuten baita Rubizhnen ere, bigarrengo hau oraindik Ukrainaren kontrolpean zegoen arren.[10] Haidaik baieztatu zuenez, Ukrainako tropak Popasnatik erretiratu ziren.[7][11]
Serhi Haidaik, hasieran, adierazi zuen bere Telegram-kanalaren bidez maiatzaren 8rako errusiarrek hiriaren erdia baino ez zutela kontrolatzen;[12] hala ere, gero onartu behar izan zuen ukrainar indarrak Popasnatik atzera egin zutela.[13] Mendebaldeko ebaluazioek, ere, Popasna errusiar kontrolpean zegoela uste zuten. RIA FAN argitalpenaren arabera, Errusiako eta LHEko Indarrek hirian behin-behineko Errusiako Administrazio Zibil-Militar bat sortu eta, ostean, aurrerantz jarraitu zuten.[14]
Erreferentziak
- https://www.reuters.com/world/europe/chechnyas-kadyrov-says-his-soldiers-control-popasna-ukraine-disagrees-2022-05-08/
- https://www.aljazeera.com/news/2022/5/8/battles-rage-in-ukraines-luhansk-as-russia-targets-main-city
- https://edition.cnn.com/2022/05/04/europe/ukraine-drone-footage-popasna-intl/index.html
- https://www.understandingwar.org/backgrounder/russian-offensive-campaign-assessment-april-20
- (Errusieraz) «Артиллерия ЛНР открыла ответный огонь по позициям ВСУ в Попасной» Известия.
- «Россияне контролируют около половины Попасной: идут бои - ГЛАВА АДМИНИСТРАЦИИ» haqqin.az.
- «Сергій Гайдай / Луганська ОДА» Telegram.
- «МЕЖДУНАРОДНЫЙ ФАН» Telegram.
- (Errusieraz) «80% территории Луганской области находится под контролем России, — глава Луганской ОГА» cxid.info.
- GTRK, LNR. (May 9, 2022). Popasna Liberation. .
- «Battles rage in Ukraine’s Luhansk as Russia targets main city» Aljazeera 8 May 2022.
- «Сергій Гайдай / Луганська ОДА» Telegram (Noiz kontsultatua: 2022-05-17).
- (Ingelesez) «Luhansk governor refutes Russia’s claims of capturing entire oblast» english.nv.ua (Noiz kontsultatua: 2022-05-17).
- «МЕЖДУНАРОДНЫЙ ФАН» Telegram (Noiz kontsultatua: 2022-05-17).
Kanpo estekak