Poopo
Poopó ur gaziko lakua da, Boliviako bigarren handiena Titikaka eta gero. Desaguadero ibaiak aintzira biak lotzen ditu. Poopó lakua Boliviako Oruroko departamenduan dago eta 84 km luzera, 55 km zabalera eta 2.337 km² azalera ditu.
Poopó Poopó (es) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.686 m |
Mota | salt lake (en) , laku endorreiko eta aintzira |
Luzera | 84 km |
Zabalera | 53 km |
Azalera | 1.340 km² |
Sakonera | 2,4 m |
Bolumena | 4.020.000.000 m³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 18°46′55″S 67°01′29″W |
Estatu burujabe | Bolivia |
Boliviaren banaketa administratiboa | Oruroko departamendua |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Lurrunketa, Laca Jahuira ibaia |
Arroaren azalera | 27.700 km² |
Arro hidrografikoa | Titicaca basin (en) |
Bai aipatutako Desaguadero ibaiaren bai Márquez ibaiaren urek Poopó betetzen dute. Hustubidea Laca Jahuira ibaia ez ezik batez ere lurrunketa da.
Lakuaren garrantzia
Poopó lakua hegazti migratzailentzat geldiune garrantzitsua da. Inguruko beste espezie asko ur horren inguruan bizi dira, esaterako Andeetako puma. Arrantza dela eta, inguruko herrientzat ere garrantzi handia du laku honek.
Kutsadura
Poopó lakua zeharo kutsatuta dago. Victor Zabaleta eta Michael Bremer ikerlariek beruna, kobrea, zilarra, kadmioa, kobaltoa, nikela, kromoa, eztainua, burdina, manganesoa, antimonioa eta zinka aurkitu zituzten bere uretan. Hori dela eta, 2003an natur-erreserba bihurtu egin da.
20016an desagertu zen
Inguru oso agorra denez eta, bestetik, uraren sakonera oso handia ez denez, egoera klimatikoeen araberako aldaketen aurrean Poopók oso sentsiblea da. 2016ko urtarrilean Proba-V sateliteak eginiko argazkietan lakua erabat lehortu dela ikus daiteke. Izan ere, ofizialki 2015eko abenduan Oruroko gobernuak berria zabaldu zuen. Hondamendia aurretik emana zen 1944an baina horrek ez dio arazoarik bere larritasunik kentzen. Boliviako Gobernuak lakua salbatzeko 114 milioi dolar inbertituko ditu.[1]