Pontzio Pilatos
Pontzio Pilatos (latinez: Pontius Pīlātus; antzinako grezieraz: Πόντιος Πιλάτος, Pontios Pīlātos), erromatar prefektua izan zen Judean 26 eta 36 urteen artean, Tiberio enperadorearen erregealdian.
Pontzio Pilatos | |||
---|---|---|---|
26 - 36 ← Valerius Gratus (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Abruzzo, ? | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||
Heriotza | ezezaguna (2034 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Pontius Pilate's wife (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | greziera latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta goi-funtzionarioa | ||
Santutegia | |||
Ekainaren 25 | |||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Erromatar armada | ||
Gradua | legatus (en) | ||
Prefektu izendatu aurretik eta ondorengo bere bizitzaren xehetasunak ez dira ezagutzen, baina elezaharrak ordezkatu ditu, honen barnean, bere emaztearen balizko izena dagoelarik, Santa Prokula (santu bezala kanonizatu zuen Eliza Ortodoxoak), baita Tarracon jaio izana ere. Santua da Etiopiako Eliza Ortodoxoarentzat.
Tiberio enperadoreak izendatu zuen Judeako prokuradore bezala, enperadorearen pretorioaren prefektua zen Luzio Elio Sejanoren gomendioz, Julia Vipsania Agripinaren arerioa zena eta antisemita ospea zuena.
Judea erromatartzen saiatu zen, arrakastarik gabe, Enperadorearen gurtzarako irudiak sartuz, eta akueduktu bat eraikitzen saitu zen Tenpluaren funtsekin. Judu herriarekin zituen desadostasunek, bere agintearen egoitza, Zesareatik Jerusalemera eramatera behartu zuten, matxinadak hobeto kontrolatzeko. Pilatosek, gainera, talde estremistei aurre egin behar izaten zien, horien artean, Barrabas zegoelarik, nork erromatar soldadu bat hil zuen. Talde iraultzaile hauek, buruhauste ugari ematen zizkioten Pilatosi.
Pilatos Ebanjelioetan
- Ebanjelioen arabera, Jesus, armatutako soldadu batzuek preso hartu zuten, Kaifas eta apaiz gorenen aginduz. Pilatosi, Jesus exekutatzeko eskatu zioten, heriotza zigorra, soilik erromatarrek aplika baitzezaketen. Errudun ikusten ez zuen arren, Pilatosek, herriari utzi zion Barrabas edo Jesus askatzeko erabakia hartzea.
Apaiz nagusiak buru zituen herriak, Barrabas askatzea eta Jesus gurutziltzatzea erabakitzen du. Erabaki horren aurrean, Pilatosek eskuak garbitu zituen, jendetzak hartutako erabakiarekin zerikusirik ez zuela izan nahi adierazteko. Pilatosek "Ez naiz gizon honen odolagatik arduradun" esan zuen. Eta, jendetzak "Bere odola, gure eta gure ondorengoen gainera eror dadila" erantzun zion.
Filmografia
Urtea | Filma | Zuzendaria | Pertsonaia |
---|---|---|---|
2007 | L'inchiesta | Giulio Base | Hristo Shopov |
2004 | The Passion of the Christ | Mel Gibson | Hristo Shopov |
1979 | Brianen bizitza | Terry Jones | |
1977 | Gesù di Nazareth | Franco Zeffirelli | Rod Steiger |
1965 | The Greatest Story Ever Told | George Stevens | Telly Savalas |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pontzio Pilatos |