Pontormo

Jacopo Carucci, Jacopo da Pontormo, Jacopo Pontormo edo Pontormo deitua (Pontormo, Florentziako Errepublika, 1494ko maiatzaren 24a - Florentzia, 1557ko urtarrilaren 2a) italiar pintore manierista izan zen. Leonardo da Vinci, Mariotto Albertinelli, Piero di Cosimo eta Andrea del Sarto maisuen ikaslea izan zen. 1513tik aurrera lantegiak utzi eta bere kasa hasi zen lanean. Florentzian bizi izan zen, eta bidaldi bat egin zuen Erromara Michelangelo Buonarrotiren maisulanak ezagutzeko asmoz. Florentzian, Medicitarren babespeko pintorea izan zen. Vasariren iritziz, artista atsekabetua eta gizon neurotikoa zen Pontormo.

Pontormo

Bizitza
JaiotzaEmpoli, 1494ko maiatzaren 24a
Herrialdea Italia
HeriotzaFlorentzia, 1557ko urtarrilaren 2a (62 urte) (62 urte)
Familia
AitaBartolommeo di Jacopo di Martino
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Piero di Cosimo
Andrea del Sarto
Leonardo da Vinci
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta marrazkilaria
Lantokia(k)Florentzia
Lan nabarmenak
Mugimenduamanierismoa
Genero artistikoaerretratua

Musicbrainz: f87014cf-6335-4f7c-acd3-6c22dd6236c0 Edit the value on Wikidata
L'Alabardiere (1534, Paul Getty Museum, Los Angeles).
Annunciazione (1527-1528, Florentziako Santa Felicita eliza).

Biografia

Pontormok, lehenengo lanetan, Andrea del Sartoren urratsak jarraitu zituen batzuetan, baina garai horretako lan batzuk Andrea del Sartoren lanen oso bestelakoak dira; izan ere, Pontormok sentiberatasun harrigarriz, zorrotz eta sofistikatuaz interpretatzen du Andrea del Sartoren klasizismo orekatua.

Episodio di vita ospedaliera (1514, Florentzia, Accademia) lanean adibidez, Pontormoren estiloa ez da Andrea del Sartorena bezain zaindua, baina aldi berean, harena baino zehatzagoa da. Santa Maria Novellako aita santuaren aretoan dagoen freskoa (Veronica, 1515), eta Santissima Annunziata elizan dagoen freskoa (Visitazione, 1516), aldiz, Buonarrotirengana hurbiltzen da Pontormo.

1518an Pontormoren estiloa zeharo aldatu zen Madonna con bambino e santi (1518) Florentziako San Michele Visdominiko erretaula-lanean: lehenengo planoa betetzen du; irudiek, berriz, garaiera hartzen dute. Koadroaren barruko tentsioa etengabea da, osagaiak erakarri eta aldaratu egiten baitira aldi berean; zenbait irribarre maltzurkeriaren muga-mugan daude.

Garai horretakoak dira Borgherini aretoko Joseren bizitzako eszenak (1516–1517, Londres, National Gallery) eta Adorazione dei Magi (Florentzia, Palazzo Pitti). Bien bitartean, Pontormok erretratu ugari egin zuen, Andrea del Sartorenak baino indartsuagoak: Ritratto di gioielliere (1517-1518, Paris, Louvre), Ritratto di musicista (1518-1519, Florentzia, Uffizi). Guztietan aipagarriena Ritratto di Cosimo il Vecchio da (1518-1519, Florentzia, Uffizi).

XV. mendearen bigarren hamarraldian lortu zuen Pontormok ospe handiena. Poggio a Caiano medicitarren etxeko gangako Vertumno e Pomona (1519-1521) lanean erretorika klasizistatik ihes egin eta landako bizitzara itzultzen da.

Ondoren, Galluzzoko kartusiara erretiratu zen izurritearen beldurrez (1523-1525), eta Kristoren pasioari eta pizkundeari buruzko freskoak egin zituen: Orazione nell'orto, affresco, Cristo dinanzi a Pilato, Andata al Calvario, La Deposizione eta Resurrezione.

Cena in Emmaus (1525, Florentzia, Uffizi) lanean errealismo zuzen eta, aldi berean, mistizismoz betea sortu zuen; hori dela eta, Greco, Caravaggio eta Francisco de Zurbaránen aitzindaritzat hartzen da. Florentziako Santa Felicitas kaperaren apainketa lanetan (1525-1528), berriz, Michelangeloren inspirazioa berreskuratu zuen. Deposizione margolanean (1526-1528) irudi ederrez osatutako talde bat agertzen da, dramatismo aberatsarekin. Annunciazionen (1527-1528), berriz, barrokoaren irudia ematen du aingeruak. Pontormoren maisulanen artean aipatzekoa da Visitazione (1528-1529, Carmignanoko San Michele eliza) eta erretratuen artean, berriz, Ritratto di giovanetto (1525-1526, Lucca, Villa Guinigiko Nazio Museoa) eta L'Alabardiere (1534, Paul Getty Museum, Los Angeles). 1540. urtetik aurrera, lan gutxi egin zituen; aipatzekoak dira Ritratto di Niccolò Ardinghelli (1540-1543, National Gallery of Art, Washington) margolana, eta San Lorentzoko koruko freskoak (desagertuak gaur egun).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pontormo Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.