Pontevedra Club de Fútbol
Pontevedra Club de Fútbol futbol talde galiziarra da, 1941ean Pontevedra hirian sortutakoa.
Sorrera | 1941 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Estadio Municipal de Pasarón edukiera: 12.000 lagun inaugurazioa: 1965 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Lupe Murillo | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Luis Miguel Areda | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Lehen maila RFEF | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2021-22 | 2. RFEF, 1.a (igo) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Historia
Pontevedra Club de Fútbol 1941ean sortu zen hiriko Eiriña eta Alfonso C.F. elkartzean. 1960 urtean bigarren mailara igotzea lortu zuen eta lehenengo partidan etxean Errealaren aurka 1-1 berdindu zuen. 1963an txapeldun gelditu eta lehen mailara igo zen baina urtebete egin zuen bertan. 1965 urtean berriz ere bigarren mailako txapelduna izan zen eta lehen mailara igo zen. Oraingoan bost denboraldi egin zituen goian. Emaitzarik onena lehenengo denboraldiko zazpigarren postua izan zuen. 1970an maila galdu zuen eta ordutik ez da itzuli lehen mailara. Urterik gehienak bigarren B mailan egin ditu.
2007 urtean Federazioaren Kopa irabazi zuen baina 2011 urtean hirugarren mailara jeitsi zen. Lau denboraldiren ondoren 2015ean bigarren B mailara itzuli zen. 2018an bigarren aldiz irabazi du Federazioaren Kopa.
Uniformea
Historikoa
|
|
|
Azken urteak
|
|
|
Datuak
2022-23 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 6
- Denboraldiak 2. mailan: 9
- Denboraldiak 2. B mailan: 35
- Denboraldiak Lehen maila RFEFn: 1
- Denboraldiak Bigarren maila RFEFn: 1
- Denboraldiak 3. mailan: 25
- Ligako posturik onena: 7.a Lehen mailan (1965-66)
Azken urteetako ibilbidea
Urtea | # | Maila | Postua | Errege Kopa |
---|---|---|---|---|
2004-05 | 2 | Bigarren maila | 22.a | final 1/16 |
2005-06 | 3 | Bigarren B maila | 2.a | 2. itzulia |
2006-07 | 3 | Bigarren B maila | 1.a (I multzoa) | 1. itzulia |
2007-08 | 3 | Bigarren B maila | 2.a | final 1/16 |
2008-09 | 3 | Bigarren B maila | 12.a | 1. itzulia |
2009-10 | 3 | Bigarren B maila | 4.a | - |
2010-11 | 3 | Bigarren B maila | 18.a | 1. itzulia |
2011-12 | 4 | Hirugarren Maila | 4.a | - |
2012-13 | 4 | Hirugarren Maila | 5.a | - |
2013-14 | 4 | Hirugarren Maila | 4.a | - |
2014-15 | 4 | Hirugarren Maila | 1.a | - |
2015-16 | 3 | Bigarren B maila | 9.a | 1. itzulia |
2016-17 | 3 | Bigarren B maila | 4.a | - |
2017-18 | 3 | Bigarren B maila | 14.a | 1. itzulia |
2018-19 | 3 | Bigarren B maila | 6.a | |
2019-20 | 3 | Bigarren B maila | 9.a | 1. itzulia |
2020-21 | 3 | Bigarren B maila | 7.a/3.a | 2. itzulia |
2021-22 | 4 | Bigarren maila RFEF | 1.a (I multzoa) | |
2022-23 | 3 | Lehen maila RFEF | final 1/16 |
Palmaresa
- Lehen Maila (0): zazpigarrena 1966an.
- Bigarren Maila (2): 1963, 1965
- Bigarren B Maila (2): 2004, 2007
- Federazioaren Kopa (2): 2007, 2018
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala