Pont-l'Abbé
Pont-l'Abbé (bretainieraz: Pont-'n-Abad) Bretainiako Finistère departamenduko udalerri bat da, Bro Kernev lurralde historikoan dagoena. 2013ko erroldaren arabera 8.304 biztanle ditu.
Pont-l'Abbé | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Frantzia | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||||
Eskualdea | Bretainia | ||||||||||
Departamendua | Finistère | ||||||||||
Alkatea | Stéphane Le Doaré | ||||||||||
Izen ofiziala | Pont-l'Abbé Pont-Marat | ||||||||||
Posta kodea | 29120 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 47°52′02″N 4°13′23″W | ||||||||||
Azalera | 18.21 km² | ||||||||||
Mugakideak | Combrit, Loctudy, Plobannalec-Lesconil, Plomeur, Plonéour-Lanvern eta Tréméoc | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 8.395 (2021eko urtarrilaren 1a) 3 (2020) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 461,01 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
ville-pontlabbe.bzh |
Etimologia
Itsasadarra zeharkatzeko eraiki zen zubiak ematen dio izena, Pont-l'Abbé ("Abadearen zubia"). 1289ko agiri batean Pons Abatis izena agertzen da.
Geografia
Bigouden eskualdeko hiriburua da. Eskualde honek Odet ibaia eta Audierne badiaren arteko lurrak hartzen ditu.
Historia
Paleolito eta Neolito garaiko aztarnak aurkitu izan dira inguruan eta Keralio auzoan herrixka galiar baten hondarrak aurkitu dira.
XII mendean Pont-eko jaurerria eratu zen gerora baroierria bihurtu zena. XIV mendean gaztelua altxatu zen eta harresiek herria inguratu zuten. XIX mendean harresiak eraitsi ziren.
Ondasun nabarmenak
- Pont-l'Abbéko gaztelua.
- Notre-Dame-des-Carmes eliza.
- Saint-Jacques de Lambour elizaren hondarrak.
- Kernuz jauregia.
- Errotak.
- Portua.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.