Ponponio Mela
Ponponio Mela (Tingentera/Iulia Traductan -Erroma) (latinez, Pomponius Mela) I. mendean jaio zen idazle erromatarra izan zen. Klaudio enperadorearen garaian idatzi zuen. Betika probintzia erromatarrean jaio zen, Tingentera (edo Iulia Traducta zenaz ere ezaguna) hirian. Hiri hori Egungo Andaluziako Cádizeko probintzian dagoen, Algecirasekin identifikatu da. Beste gehiagori kez dakigu haren bizitzaz.
Ponponio Mela | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Algeciras, I. mendea |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Erroma, c. 45 ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | geografoa, idazlea eta historialaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Ezagutzen dugun bere lan bakarra hiru bolumeneko K.o. I. mendeko "De Chorographia" 40 hamarkadan idatzia da. Liburua garrantzitsua da erromatarrek K.o. I. mendean zuten ikuskera geografikoa ezagutzeko. Bere ezagutza kosmografikoak [oh 1]autore greko eta erromatarrek zuzeneko behaketan oinarritzen ez ziren ideia geografikoen laburpen eruditu bat da[1].
Batez ere, Hispania, Galia eta Germania jorratzen ditu baina Asia eta Afrikaraino ere heltzen da. Idazten duen guztietan interesgarriena herrien deskribapenak dira.
Itzal handiko idazlea izan zen antzinako garaiko idazleentzat, Plinio Zaharrarekin hasi eta Petrarcaraino. Europar Pizkundean antzinako idazlerik errespetatuenetariko bat zen.
Oharrak
- Kosmografia unibertsoaren ezaugarriak mapa gisa deskribatzen dituen zientzia da, geografiako eta astronomiako elementuak konbinatuz. Antzinako, Erdi Aroko eta Aro Berriko jakintsuek landu zuten zientzia hori.
Erreferentziak
- «Pomponio Mela | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
Kanpo estekak
- (Latinez) "De Chorographia"ren testua
- (Latinez) De chorographia. Vicifons.
- (Frantsesez) Baudet (itz), M. Louis. (1843). Pomponius Mela. Paris: C.L.F. Panckoucke.
- (Gaztelaniaz) Pomponio Mela. Coreografía.