Ponpa peristaltiko
Ponpa peristaltikoa hainbat jariakin ponpeatzeko erabiltzen den desplazamendu positiboko ponpa hidraulikoa da. Jariakina ponparen zirkulu itxurako kaxaren hormaren aurka kokatuta dagoen hodi malgu baten barruan zehar jariatzen da. Bertan, errotoreari lotutako arrabol, zapata edota espekek hodi malgua konprimatzen dute. Errotoreak bira egin ahala, konpresiopean dagoen hodiaren zatia ixten da, jariakina ponpatuz. Gainera, hodia ireki ahala, hau bere egoera naturalera itzultzen da eta jariakina ponpara joaten da. Prozesu honi peristalsia deritzo, digestio-aparatuan ematen den prozesu bera da.
Erabilera
Ponpa peristaltikoak jariakin garbi edo esterilak ponpeatzeko erabiltzen dira.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.