Shenron

Shenron edo Dragoi Jainkoa (jatorrizko japonieraz 神龍 [シェンロン] edo Shenron ?, pinyinez shén lóng, Dragoi Jainkoa esan nahi du) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Desioak betetzen dituen dragoia da. Lurreko 7 Dragoi Bolak bildu eta konjuru magikoa esatean azaltzen da. Popok egindako estatuatxo batetik sortu zuen Ahalguztidunak eta kolore berdeko Dragoi Txinatar baten itxura du. 12 eskari betetzen ditu seriean zehar. Jainko txinatarrarekin ez du zerikusirik, izenean baino ez.

Graffiti en Vic
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.


Shenronen kondaira Lurrean (animearen arabera)

Kondairak esaten duenaren arabera, hasiera batean gizakiek aldare batean jarri zuten bitxi zoragarri bat existitzen zen eta Dragoi Jainkoa gurtzen zuten bitxia eman izanagatik, honek edozein gurari betetzen baitzuen. Denborarekin gizakiak desio berekoiak eskatzen hasi ziren eta bat munduaren jabe izatera ere iritsi zen honela.

Ahalguztidunak gizakien jarrerarekin haserre, gizakiak zigortu egin zituen bitxi hura 7 zatitan banatu eta Lur guztian zehar sakabanatuz. Bitxiaren 7 zatiak biltzen dituenak edozein desio eskatu ahal izango du.

Beste Dragoi batzuk

Shenronez gain badira Dragoi Bolekin zerikusia duten beste dragoi batzuk.

Polunga

Polunga (jatorrizko japonieraz ポルンガ edo Porunga ?) Namekeko Dragoi Bolen dragoia da. Namekeraz egindako konjuru magiko batez bakarrik deitu daiteke, eta tamainaz Shenronen bikoitza da gutxienez.

Shenron Gorria

Shenron Gorria (jatorrizko japonieraz 赤いシェンロン edo Akai Shenron ?) Dragoi Bola GTn nahiak betetzen dituen dragoia da eta Erabateko Dragoi Bolak biltzean agertzen da.

Pilafek deitua izan zen. Jatorrizko Shenronen antza du itxuran baina kolore gorrikoa eta tamaina handiagokoa da: 3 bider handiagoa. Dragoi Bola hauek besteek baino botere handiago dute, beraz, dragoi honek ez Shenronek ezta Polungak bete ezingo zituzketen desioak bete ditzake. Honen adibide da Son Goku haur bilakatu zuela bere indarraren zati handi bat galduz (dragoiek ezin dute beraien sortzaileen baino indar handiagoa duten izaki baten indarra gutxitu ezta gehitu). Bi aldiz bakarrik agertu zen bolak suntsituak izan ziren arte. Bere izena ez da nahastu behar Kokuen no Ryū dragoiarekin. Erabateko Dragoi Bolek arazo handi bat dute: 7 Dragoi Bolak ez badira urtebete baino lehen batzen, desioa eskatu den planeta lehertu egingo da.

Oharra: Bola hauek ez ziren aktibatu Cellen sagan Satan Txiki eta Ahalguztidunak bat egin zuten arte.

Kokuen no Ryū

Kokuen no Ryū (jatorrizko japonieraz 黒煙の龍 ?, ke beltzeko dragoia esan nahi du) Dragoi Bola GTn Gokuk Super Zibor 17 garaitzean Lurreko Dragoi Boletatik agertzen den dragoia da. Dragoi Bolak pitzatu egin ziren gehiegizko erabileraren ondorioz eta Shenron atera beharrean, itxura gaiztoko dragoi beltz-urdin bat agertu zen. Honek ez zien kasurik egiten eskariei eta 7 Dragoi Ilunen iritsieraren berri eman zien, bakoitza noizbait eskatu zitzaien desio batetik sortua. Hau izan zen bere agerpen bakarra gero aipatutako zazpi dragoietan banatzeko. Ez da Shenron Gorriarekin nahastu behar, hau Erabateko Dragoi Boletatik atera baitzen eta ez Lurreko jatorrizko boletatik Kokuen bezala.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.