Polonierazko literatura

Polonierazko literatura da hizkuntza hartaz egindakoa, nagusiki Poloniako idazleekin lotutakoa. Eslaviar literaturetan artean garrantzitsuenetariko bat da, errusiarraren atzetik.

Adam Mickiewiczren Pan Tadeusz liburuaren azala, 1834. Hau da Poloniako poesia erromantikoaren gailur bat.

Literaturako Nobel saria 1905ean Henryk Sienkiewiczek, 1924an Wladyslaw Stanislaw Reymontek, 1980an Czeslaw Milosz-ek, 1996an Wislawa Szymborska olerkariak eta 2018an Olga Tokarczukek eskuratu zuten.

Garapena

Polonierazko literatiraren hasiera Behe Erdi Aroan dago. Urte haietan kristautasuna nagusitu zen herrialdean eta herri-hizkuntzaz erlijio-abestiak konposatu ziren; hauek izan ziren lehenengo bertako literaturaren aztarna idatziak. Garai hartan, Europa osoa moduan, latina elizaren hizkuntza zen baina herriak ulertzeko polonieraz erabiltzeko beharra izan zuen. Polonieraz idatzita ezagutzen den dokumentu zaharrena XIII. mendekoa da: Andre Mariari eskainitako otoitza da, Bogurodzica (Jainkoaren Ama); kanta hori gudetan erabili izan zen ereserki gisa. XIV. eta XV. mendeetako beste erlijio abestiak ere gordetzen dira, maitasunezko poema laburrak eta satira batzuk. Prosaz, bestetik, Bibliaren itzulpenak eta sermoi zatiak ezagutzen dira.[1]

Pizkundean, XV. mendean Humanismoaren eragina ezagutu zen eta, ondoren, Erreformarekin, latinez idatzitako lanak zabaldu ziren, baita italieraz idatzitakoak ere. Geroago polonierazkoak ere idatzi ziren. Garaian ohikoak zenez ereduak literatura klasikoan bilatu ziren baina, denborarekin, Poloniaren egoerara moldatu ziren, eduko abertzaleak jasoz.

Idazleak

Nobelekin sarituak

Henryk Sienkiewicz
(1846–1916)
Władysław Reymont
(1865–1925)
Isaac Bashevis Singer
(1902–91)
Czesław Miłosz
(1911–2004)
Wisława Szymborska
(1923–2012)
Olga Tokarczuk
(1962an jaioa)

Erreferentziak

  1. Czesław Miłosz, The History of Polish Literature. Google Books preview. University of California Press, Berkeley, 1983. ISBN 0-520-04477-0.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.