Polonia Handia
Polonia Handia [1] (polonieraz: Wielkopolska, alemanez: Großpolen, latinez: Polonia Maior) Poloniako erdi-mendebaldeko eskualde historikoa da.
Polonia Handia | |
---|---|
![]() | |
Mota | eskualde historiko |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 52°24′30″N 16°56′03″E |
Estatu burujabe | ![]() |
Voivoderria | ![]() |
Oder ibaiaren ekialdean dago, Pomeraniaren (iparraldean) eta Silesiaren (hegoaldean) artean. Warta ibaiak eta honen adarrek ureztatzen dute Polonia Handia. Hiri nagusia Poznań da.
1999tik gehiena Polonia Handiko voivoderriaren barnean dago, baina zati batzuk Lubusz, Kujavia-Pomerania eta Lodzeko voivoderrietan daude.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/8/3 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Europako eskualde historiko-politiko nagusiak Euskaltzaindia.net
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.