Polizzello
Polizzello edo Polizzello mendiko toki arkeologikoa, ziuraski, K.a. XI.-VI. mendeen artean bizi izan zen[1].
Polizzello | |
---|---|
Fitxategi:File:Planimetria della montagna di Polizello.jpg | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Free municipal consortium | Free Municipal Consortium of Caltanissetta |
Italiako udalerri | Mussomeli |
Eskualdea | Caltanissettako probintzia |
Koordenatuak | 37°36′27″N 13°49′34″E |
Historia | |
Eraikitzailea(k) | Sikanoak, sikuloak, greko-siziliotak |
Garaia | Brontze Aroan |
Garaia(k) | 877 |
Kultura | Sikano |
Metropolia(k) | Mussomeli |
Indusketa | |
Indusketa datak | 2000-2006 |
Zuzendariak | Dario Palermo |
Etimologia
Izena, dirudienez, Polizelo Dinomenidearen izenetik dator[2][3][4]. Beste tesi baten arabera, izena, grezieratik dator πολις Ειθηλος (Polizzello), grezierazko asentamendu bat adieraz dezakeena, ebidentzia arkeologikorik ez dagoen arren[5].
Geografia
Tokia, itsas mailatik 877 metroko muino batean dago, eta Mussomelitik gertu dago, Caltanissetta probintzian.
Lekua, geografikoki, giza kokaleku bat ezartzeko egokia da, oso erraz defenda daitekeelako eta ur-iturriak daudelako. Bi ordoki ditu, horietatik txikienean, akropoliaren egoitza eta lehen asentamendu protohistoriko eta arkaikoa dago. Tokiak ekialde-mendebalde orientazioa du, ekialdetik sarbide bakarrarekin[6].
Historia
Historikoki, guneak hiru une garrantzitsu izan ditu:
- Antzinako Brontze Aroa (K.a. XIX.-XVI. mendeak). Hortik geratzen dira Castelluccioren garaiko haitzulo-hilobi batzuk eta mendiaren ekialdeko aldean altzariak dituen etxola biribil bat.
- K.a. XI. mendetik IX. mendera arte, muinoaren tontorreko akropoli bat.
- K.a. VIII.-VI. mendeen artean, toki honetarako garapen goreneko garaia zen. Muinoaren ertz terrazatua zeharkatzen duen esparru monumental bat eta eraikin zirkular batzuk geratzen direlarik: kaperak, gurtzarako lekuak. Barnean, aparteko objektu historikoak aurkitu ziren: Polizzelloko kasket kretarra eta gerlari itifaliko baten buztinezko irudi bat (Polizzelloko gerlaria).
K.a. V. mendekoak dira Tenenoen etxearen hondarrak, zenbait logele dituen egoitza.
Iruditegia
Anfora indigena apaindua Pixide zilindriko indigena, azazkal-estalkiarekin eta grabatutako dekorazioarekin Indigenen katiluzko tapa, dekorazio margotutako dekorazioarekin
Erreferentziak
- PALERMO, Dario: L'Acropoli di Polizzello fra l'Età del Bronzo e il VI secolo a.C.: problemi e prospettive-, Academia.edu, 310 orr. 2020.08.2718an kontsultaturik.
- Polizello 2020.08.28an kontsultaturik.
- Storici in Sicilia: Tucidide, Diodoro, Erodoto, Cicerone ..., 2020.08.28an kontsultaturik.
- CAPOZZO, Alielmo (1840): Memorie su la Sicilia: tratte dalle più celebri e accademie e da distinti libri di società letterarie e di valent'uomini nazionali e stranieri : con aggiunte e note., Virzi, 27 or.
- MAMBELLA, Raffaele: La problematica dei sacelli circolari del santuario sicano di Polizzello (Cl)
- PALERMO, Dario Palermo: Polizzello -, Academia.edu, 105 or.
Bibliografia
- CASTELLANA, Giuseppe: La Sicilia nel II millennio a.C., Palermo, Salvatore Sciascia Editore, ISBN 88-8241-130-3.
- HURÉ, Jean (2005): Storia della Sicilia dalle origini ai giorni nostri, Brugherio (MI), Brancato Editore, ISBN 88-8031-078-X.
- PANVINI, Rosalba; GUZZONE, Carla; PALERMO, Dario (2009): Polizzello: Scavi del 2004 nell'area del santuario arcaico dell'acropoli, Regione Siciliana - Assessorato dei Beni Culturali, Ambientali e della Pubblica Istruzione Dipartimento dei Beni Culturali, Ambientali, dell’Educazione Permanente, dell’Architettura e dell’Arte Contemporanea, 84 or., ISBN 978-88-6164-132-7.
- PICCOLO, Salvatore: Antiche Pietre. La cultura dei dolmen nella Preistoria della Sicilia sud-orientale, Morrone Editore, ISBN 978-88-902640-7-8.
- STOPO, Salvatore (2002): Sicilia antica, Erroma, Newton Compton Ed., ISBN 88-8289-750-8.
- TUSA, Sebastiano: La Sicilia nella preistoria, Palermo, Sellerio Editore, ISBN 88-389-1440-0.
- VOZA, Giuseppe Voza: Nel segno dell'antico, Arnaldo Lombardi Editore, ISBN 88-317-2606-4.