Polizitemia vera
Polizitemia vera[1], eritremia edo Vaquez-Oslerren gaixotasuna sindrome mieloproliferatibo kronikoa da, non odol-zelulak, batez ere hematieak, areagotzen diren. Hala ere, leukozitosia eta tronbozitosia ere izaten ditu. Batez ere gizonezkoei eragiten die, 70 eta 79 urte bitartekoei.[2] Hasiera maltzurreko eta garapen moteleko gaixotasuna da.
Polizitemia vera | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | poliglobulia, myeloproliferative neoplasm (en) , primary polycythemia (en) eritasuna |
Espezialitatea | hematologia |
Asoziazio genetikoa | Zerrenda
|
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | uracil mustard (en) , busulfan (en) , pipobroman (en) , anagrelide (en) , hydroxyurea (en) , ruxolitinib (en) , peginterferon alfa-2a (en) eta pipobroman (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | D45 |
GNS-9-MK | 238.4 |
O-GNS: | 9950/3 |
OMIM | 263300 |
MedlinePlus | 000589 |
eMedicine | 000589 |
MeSH | D011087 |
Disease Ontology ID | DOID:8997 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Polizitemia verak kausa ezezaguna du, nahiz eta zenbait azterlanetan ikusi den gaixotasunak jotako pazienteen % 90ek mutazio bat dutela tirosin-kinasa JAK (V617F) genean, eta badirudi eritroide aitzindariak eritropoietinaren eraginarekiko sentsibilizatzen dituela.
Erreferentziak
- Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
- Anía B, Suman V, Sobell J, Codd M, Silverstein M, Melton L. (1994). «Trends in the incidence of polycythemia vera among Olmsted County, Minnesota residents, 1935-1989» Am J Hematol 47 (2): 89–93. doi: . PMID 8092146..
Kanpo estekak
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.