Poliptiko

Poliptiko (grezieratik polu- "asko" + ptychē "tolestu") artearen historiografian erabiltzen den kontzeptua da; horren arabera atal desberdinetan zatituta aurkezten den margolana da. Taulen zenbakien arabera izen desberdinak ditu: bi, diptiko, hiru, triptiko; hortik aurrera izendapen desbertdinak (kuadriptiko, pentaptiko...) ez dira erabiltzen. Behe Erdi Aroan eta Pizkundean asko egin ziren, batzutan elizetan erretaula moduan erakusteko, baina ez beti.

Ganteko poliptikoa. Ikuspegi hau taulak irekita daudenean ikusten da; itxita daudenean desberdina da.
Poliptiko bera baina itxita.

Egitura

Ohikoena erdiko nagusi bat izaten da eta besteak, garrantzi gutxiagokoak, inguruetan kokatzen dira. Batzutan, adibidez Ganteko poliptikoa, taulen antolaketaren arabera edo hauek itxita zein irekita egon, ikuspuntuak aldatzen dira.

Poliptiko ezagunak

Eskuizkribu poliptikoak

"Poliptiko" kontzeptua ere Erdi Aroko, bereziki karolingiar garaiko eskuizkribuekin erabili izan da. Liburu horietan orriaren zutabeak poliptiko antzeko ertzekin apainduta gelditzen ziren.

Poliptikoak Japonian

Japonian poliptiko antzeko arte-lanak daude; Ukiyo-e margolariak Edo Aroan landu zuten.

Ikus, baita ere

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Poliptiko Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.