Polinizazio

Polinizazio ugalketa-prozesuko aldi bat da; angiospermo, gimnospermo eta landare loredunetan ematen dena, non estamineetako polena karpelora sartu eta loreko obuluak ernaltzen dituen. Horren ondorioz, fruitua eta haziak sortuko dira, ernalketa ondoren landare berriak sortuko dituztenak. Laburki, Angiospermoetan polena anteratik estigmaraino heldu behar da eta Gimnospermoetan aldiz mikropiloen irekiuneraino.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Animalia polinizatzaileak arriskuan daude? Eta horrela bada, zergatik?

Polinizazioa faktore biotiko zein abiotikoengatik ematen da. Faktore biotikoen artean, animaliak sartzen dira; intsektuak, saguzarrak, txoriak (kolibriak) eta ugaztun txikiak (sagu mota batzuk). Intsektuak dira animalien artean polinizazio eragile nagusiak. Ezagunenak eta eraginkorrenak polinizazio prozesuan Hymenoptera, Lepidoptera, Diptera eta Coleoptera ordenako intsektuak dira.

Eragile abiotikoan ordea, haizea da polinizatzailea, polena edo lore-hautsa karpelora eramateaz arduratzen dena.

Polinizazio-prozesua

aeroplanktonen ikusitako polen aleak
Hego Europa[1]

Polenaren ernetzeak hiru fase ditu: hidratazioa, aktibazioa eta polen-hodiaren sorrera. Polen alea deshidratatu egiten da, oso; beraz, bere masa murrizten da; hala, lorez lore errazago garraiatzeko aukera ematen du. Erneketa ondoren soilik gertatzen da; horrela, anteran ez dela ernetze goiztiarra ematen bermatzen da. Hidratazioak polen-alearen mintz plasmatikoa bere biko geruza antolakuntza arruntera eraberritzen du, mintz osmotiko eraginkor bat emanez. Aktibazioak, zelularen zitoplasma osoan, aktina-harizpiak garatzea dakar, eta, azkenean, polen-hodia aterako den puntuan kontzentratzen dira. Polen-hodia hazten den heinean jarraitzen dute hidratazioa eta aktibazioa.[2] Koniferoetan, ugalketa-egiturak konotatik sortzen dira. Konoak polen-konoak (arrak) edo obulatuak (emeak) dira, baina espezie batzuk monoikoak dira, eta beste batzuk dioikoak. Polen-kono esporofilo izeneko ugaltze-egiturak ehunka mikrosporangio ditu. Mikrosporangioetako esporen ama-zelulak meiosiaren bidez zatitzen dira mikroespora haploideak eratzeko, zeinak, bi zatiketa mitotikoren bidez, gehiago garatzen diren gametofito ar heldugabeetan (polen aleak). Sortzen diren lau zelulek osatzen dute: hodi-zelula handi bat, zeinak hodi polinikoa osatzen duen; mitosi bidez bi espermatozoide ekoitziko dituen zelula sortzaile bat, eta degeneratzen diren bi zelula protalial. Zelula horiek mikrogametofito oso murriztua dute, erresistenteen barruan dagoena.

Polinizazioaren prozesua eskematikoki
Lore baten atalak.

Polen aleak haizearen bidez sakabanatzen dira, gainjarritako ezkata ugariz (esporofiloak, eta, beraz, megasporofiloak) osatutako kono obulatu emeraino; bakoitzak bi obulu (hazi-hasikin) babesten ditu, horietako bakoitza, halaber, bi ehun-geruzatan bilduta dagoen megasporangio batez (nuzelula) osatuta (tegumentua eta kupula), zeinak arbasoen gimnospermoen adar oso eraldatuetatik eratorritakoak diren. Polen ale bat obulu baten muturretik aski hurbil erortzen denean, mikropiloen (obuluaren punta estaltzen duten tegumentuetako poro bat) bidez sartzen da, askotan, polinizazio tanta deritzon likido tanta baten bidez. Polena nuzelulotik hurbil dagoen polen ganbera batean sartzen da, eta han urtebete itxaron dezake ernetzeko eta ernalketa gertatzen den megasporangioaren (nuzeluloa) horman zehar hazten den hodi polenikoa eratu arte. Denbora horretan, megasporaren zelula ama meiosiaren bidez zatitzen da lau zelula haploide sortzeko, eta horietako hiru endekatu egiten dira. Bizirik irauten duena megaspora gisa garatzen da, eta behin eta berriz zatitzen da heldugabeko gametofito eme bat (arrautza zakua) sortzeko. Arrautza duten bizpahiru arkegonioa garatzen dira gametofitoaren barruan. Bien bitartean, bigarren urteko udaberrian, bi espermatozoide sortzen dira gametofito maskulinoaren gorputz-zelularen mitosiaren bidez. Polen-hodia luzatzen, zulatzen eta hazten da megasporangioaren horman, eta espermatozoideak barruko gametofito emeari helarazten dizkio. Ernalketa espermatozoideetako baten nukleoa megagametofitoaren arkegonioan obulu-zelulan sartzen denean gertatzen da.[3]

Landare loredunetan, lorearen anterek mikrosporak sortzen dituzte meiosiaren bidez. Horiek mitosia jasaten dute gametofito arrak sortzeko, eta horietako bakoitzak bi zelula haploide ditu. Bien bitartean, obuluek, meiosi bidez, megasporak sortzen dituzte, eta horiek, zatiketa gehiagoren bitartez, gametofito femeninoak eratzen dituzte (oso murrizten direnak), bakoitza zelula gutxi batzuez osatuta, eta horietako bat arrautza da. Polen ale bat karpelo baten estigmari atxikitzen zaionean ernetzen da, estiloko ehunetan zehar hazten den polen-hodi bat garatuz eta mikropilotik obuluan sartuz. Hodia arrautza-zorrora iristen denean, bi espermatozoide igarotzen dira eme gametofitora, eta ernalketa gertatzen da.[4]== Motak == Polinizazio mota nagusiak bi dira: anemogamoa eta entomogamoa.

Polinizazio anemogamoan, polen aleak haizeak garraiatzen ditu eta polinizazio mota hau duten landareen loreak ez dira oso ederrak, ez dituztelako intsektuak erakarri behar, normalean lore txikiak dira. Polen asko sortzen dute, izan ere, ale asko haizeak barreiatzen ditu eta gutxi batzuk bakarrik iristen dira beste loreetara.

Polinizazio entomogamoan, intsektuek lore batetik bestera eramaten dituzte polen aleak. Polinizazio mota hau duten landareak lore ederrak dituzte eta lore hauek substantzia azukreduna (nektarra) sortzen dute intsektuak erakartzeko, eta ez dute zertan polen asko sortu behar.

Landare entomogamoak edo polinizatzaile animaliak dituzten landareak eta animaliak elkarrekin eboluzionatzen joan dira espeziea bera sortu eta espezializatu zenetik. Hain da handia biek (landareak eta animaliak) batak bestearekiko duten beharra bata besterik gabe desagertuko zela. Beraz, oso garrantzitsua da bioaniztasuna kontserbatzea, animalia polinizatzaileak eta intsektuak kontserbatzea, horrekin landareen bioaniztasuna bera kontserbatzea lortzen delako.

Polinizazioak erakusten digu argi eta garbi zein kate ekologiko estuak dauden naturan, munduan bertan. Kate horiek dira mundua, bizitza aurrera eramaten dutenak.

Mekanismoak

Polinizazioa hiru bideren bidez lortu daiteke: polinizazio gurutzatutik, autopolinizaziotik edo kleistogamia bidez.

Polinizazio gurutzatua edo alogamia
Polinizazio gurutzatua, hots: polen-alea lore desberdin baten estigmara heltzen denean. Lore dioikoak alogamo hertsiak dira. Horrelako landareek autopolinizazioa ez gertatzeko mekanismoa dute. Landare hauek autogamia ekiditzeko haibat mekanismo garatu dituzte, estae baterako: herkogamia,oztopo espazialak garatzea; autoinkonpatibilitatea, lore bereko organo sexualen inkonpatibilitatea; eta dikogamia, oztopo tenporalak, hau da, landarearen sexu desberdineako organoak aldi desberdinetan garatzea. Protangikoek lehenengo organo emeak garatu eta protandrikoek organo arrak. Eboluzioak naturan alogamia bultzatu du.
Solanum lycopersicum, tomatearen lorea, autofekundatzen da hermafrodita baita.
Autogamia
Polena lore berberean edo indibiduoaren lore batean polinizatzen duenean. Uste da eboluzionatu zuela polinizatzaileak bektoreak fidagarriak ez diren baldintzatan. Maizago agertzen da urteko eta bizitza laburreko espezieetan. [5] Autopolinizazioa autogamia ekar dezake, hau da, lore hermafroditetan, antera batetako polen-alea lore bereko ginezeoaren estigmara heltzen denean. Adibidez: terofito kolonizatzaileetan (espezie erruderaletan) ohiko polinizazioa da. [6] Geitonogamia ere eman daiteke, polena anteratik (zati arra) estigmaraino (zati emea) transferitzen da landare berdineko lore desberdinetan.  Autofekundatzen diren landareen lorezilak eta karpeloak luzera antzekoa dute. Autofekundatu eta ondorengo onak ematen dituen landareari autofertilak deritzogu, eta ezin dutenak, aldiz, autoesterilak (polinizazio gurutzatua).[7]
Limodorum abortivum lore kleistogamia bat
Kleistogamia
Lorea zabaldu baino lehen gertatzen den autopolinizazioa da. Polena askatzen da anteratik lore barruan edo anteratik hazten da tutu batetik obuluetaraino. [8] Ugalketa sexual mota bat da. Lore kleistogamo batzuk ez dira inoiz zabaltzen; txastogamoak, berriz, zabaldu eta gero polinizatzen dira. Horrelako ugalketa landare autofertiletan gertatzen da.[9] Landare batzuk bakarrik egoera honetara jotzen dute baldintza berezietan, beste batzuek bi polinizazio motak nahasten dituzte.[10]

Motak

Polinizazio mota nagusiak bi dira: anemogamoa eta entomogamoa.

Asclepias syriaca haizearen bidez polinizatzen.

Polinizazio anemogamoan, polen aleak haizeak garraiatzen ditu eta polinizazio mota hau duten landareen loreak ez dira oso ederrak, ez dituztelako intsektuak erakarri behar, normalean lore txikiak dira. Polen asko sortzen dute, izan ere, ale asko haizeak barreiatzen ditu eta gutxi batzuk bakarrik iristen dira beste loreetara.

Polinizazio entomogamoan, intsektuek lore batetik bestera eramaten dituzte polen aleak. Polinizazio mota hau duten landareak lore ederrak dituzte eta lore hauek substantzia azukreduna (nektarra) sortzen dute intsektuak erakartzeko, eta ez dute zertan polen asko sortu behar.

Landare entomogamoak edo polinizatzaile animaliak dituzten landareak eta animalia polinizatzaileak elkarrekin eboluzionatzen joan dira espeziea bera sortu eta hau espezializatu zenetik. Hain handia da biek (landareak eta animaliak) batak bestearekiko duten beharra, ezen bata bestea gabe desagertuko zela. Beraz, oso garrantzitsua da bioaniztasuna kontserbatzea, animalia polinizatzaileak eta intsektuak kontserbatzea, horrekin landareen bioaniztasuna kontserbatzea lortzen delako.

Polinizazioak erakusten digu argi eta garbi zein kate ekologiko estuak dauden naturan, munduan bertan. Kate horiek dira munduan, bizitza aurrera eramaten dutenak.

Bi mota nagusi daude: polinizazio biotikoa, zeinean bizirik dauden polinizatzaileek polen aleak garraitzen dituzten lore batetik bestera; eta poinizazio abiotikoa, zeinean polena haizeak, urak edota euriak garraiatzen duen.

Polinizazio biotikoa

Angiospermoen %80-a polinizazio bektore biotikoak erabiltzen ditu[11]. Bektore hauek, polena lore batetik beste baten estigmara garraiatzen duten organismoak dira.[12] 100 000 eta 200 000 animalia espezie polinizatzaile bezala jarduten dute[13], gehiengoa intsektuak izanik. Era berean, txori eta ugaztunen 1 500 espezie inguru polinizatzaileak dira ere. Gainera, bektore gisa jarduten duten narrasti batzuk ere deskribatu dira, baina hauek minoria txiki bat dira eta askotan istripuz egiten dute.[13]

Landare asko lore koloretsuak edota usain goxoak garatu dituzte intsektuak erakartzeko. Intsektuen bidezko polinizazioari entomofilia deitzen zaio, bereziki erleak eta liztorrak erakarriak izaten dira, baina baita inurri, kakalardo eta tximeleta bezalako beste intsektu batzuk ere. Erle, tximeleta eta zomorroetan lore-konstanzia behatu da, hau da, polinizatzaile hauek espezie bereko loreak bisitatzeko joera garatu dute nahiz eta beste batzuk gertuago izan.[14]

Polinizazioa ornodunen bidez egiten denean zoofilia deitzen da. Ohikoena da txoriak eta saguzarrak bektore izatea, txorien kasuan prozesuari ornitofilia deitzen zaio eta saguzarren kasuan chiropterofilia. Aipagarria da saguzarren polinizazioari adaptatutako landareak petalo zuriak zein aroma gogorra dutela eta gauez loratzen dutela.[15]

Orokorrean bektoreen bidez polinizatzen duten landareek bektore mota partikular bati espezializatzeko joera izaten dute. Adibidez, egunez polinizatzen duten loreak distiratsu eta koloretsuak izateko joera dute, eta era berean, bektorea ugaztun edo hegazti handi bat denean, loreak ere handiagoak izaten dira.[16]

Polinizazio abiotikoa

Polinizazio abiotikoa polena lore batetik bestera bektore bizigabeen bidez eramatean datza, esate baterako, haizea, euria edo uraren bidez. Metodo honen bidez, landareek ez dute energia bideratzen polinizatzaile biotikoen erakarpenean, eta energia hau polenaren sorreran inbertitu dezakete.

Haizea

Anemofilia da haizearen bidezko polinizazioa, honek polinizazio abiotikoaren %98-a suposatzen du. Metodo hau oso efizientea da, landare anemofiloak polinizazio mota hau optimizatzeko eboluzionatu dute ezaugarri espezifikoak garatuz, esate baterako, altura jakin bat polena bertatik errazago garraiatzeko edo loreen estigma eta estaminen kokapen espezifikoak polenaren dispertsio eta transferentzia efizienteena aurrera eramateko.[17]

Ura

Hidrofilia da uraren bidezko transferentzia. Orokorrean, metodo honetan polena uraren gainazalean garraiatzen da kaltetu gabe.[18]

Euria

Euriaren bidezko polinizazioa oso landare ehuneko baxuak burutzen du[19]. Eurite gogorrak daudenean lore eta polinizatzaile biotikoak zimurtu daitezke, baina baldintza gogor hauetara egokituta dauden landareen polena barreiatzen da.[20]

Landare-polinizatzaile arteko koeboluzioa

Polinizazio abiotikoaren (izaki bizidunarik gabeko polinizazioa) lehenengo aztarna fosilak Karbonifero berantiarrean datatuta daude eta iratzeen antza zuten landare mota batzuenak dira.

Erle bat lore bat bisitatzen, zeharka honen polena hartuz.

Gimnospermoak haizea erabiltzen hasi ziren polinizaziorako Triasikoko garaian. Dena den, garai honetan, aztarna fosilek erakusten digute gimnospermo mota eskas batzuetan ere polinizazio biotikoa ematen zela. Polen-ale fosilizatu askok gaur egun biotikoki sakabanatuta dagoen polenaren antzeko ezaugarriak dituzte. Intsektu batek polen aleak biltzen zituenaren lehenengo ebidentzia Kretazeoan ematen da, heste-edukiak, hegoen egiturek eta kakalardoen eta euli fosilizatuen aho-aparatuaren morfologiak polinizatzaile goiztiar gisa jardun zutela iradokitzen dute.

Kakalardo eta angiospermoen arteko polinizazio harremana kretazeo goiztiarrean eman zenaren ebidentziak ditugu eta horrek intsektu eta landare-loredunen arteko aldaketa morfologiko, ekologiko eta elkarrekiko eboluzio sakon bat eragin zituen, polinizazioaren mutualismoaren hasiera izan zen hymenoptera ordenaren eta landare loredunen artean, bertan, landare-loredunek nektarra edo substantzia azukredunak ekoizten hasi zirelarik.[21]

Erleak himenopteroen eta angiospermen artean dagoen mutualismoaren adibide onak dira. Loreek nektarra (energia-iturri bat) eta polena (proteina-iturri bat) ematen diete erleei. Erleak, lorez lore joaten direnean polena biltzen, aurretik jasotako polen-aleak ere uzten dituzte loreetan, hauek polinizatuz. Nahiz eta polena eta nektarra, kasu gehienetan, loreetatik lortutako saririk nabarmenena den, [21] erleek loreak ere beste baliabide batzuen bila bisitatzen dituztela ikusi da, hala nola olioa, lurrina, erretxina eta argizaria.

Erleen kasuak angiospermen jatorriarekin edo dibertsifikazioarekin sortu ziren. Gainera, erleak, landare loredunen ezaugarri bereizgarrietara egokitu dira. Adibidez, hanka luzeak hautatzen dira Rediviva neliana-n, Diascia capsularis-en olioa biltzen duen erle batean. Horiek ezproi luzeak dituzte, olioa biltzen duen erlearengan polena uzteko hautatzen direnak, eta, aldi berean, hanka are luzeagoak hautatzen ditu. R. neliana-n, eta berriz ere ezproi-luzera luzeagoa hautatzen da D. capsularis-en, beraz, bakoitzaren bilakaera etengabe bultzatzeko. [22]

Landare eta polinizatzaileen harreman-sareak

Animalia polinizatzaileek landare mota ezberdinei egiten diete bisita, landare hauek era berean, polinizatzaile askoren bisitak jasotzen dituzte. Honek guztiak harreman sare bat osatzen du, denboran eta espazioan oso aldakorrak direnak.

Harreman sare hori oso konplexua da, berezitasun eta espesifikotasunez betea baitago. Sarearen berezitasun honek biodibertsitatea areagotzen duela frogatu dute biologoek, konpetentzia murrizten delako eta baliabide zein irtenbide gahiago daudelako estres ekologikoa gertatzen denean, hau da, organismoen ohiko baldintzak txarrera aldatzen direnean, egoera hauek portaera-aldaketa txikiak edo kalte biologiko itzulezinak eragin ditzakete.

Sare konplexu hau espezie ugariz beterikoan, harreman ezberdinak ematen dira espezie ezberdinen artean, kasu askotan polinizatzaile mota batek landare mota bat baino ez du polinizatzen, biodibertsitatearen katea handituz.

Polinizazioa eta nekazaritza

Egungo nekazaritzan, landare gehienak haizeak polinizatuak izaten dira, zerealak dira adibide nagusia. Intsektuen %30-a polinizatuak izaten dira gure nekazaritzan; barazkiak eta fruta-arbolak horren adibide dira.

Intsektuen erabilera nekazaritzan funtsezkoa da, mundu osoan barrena erabiliak dira eta euren balioa nekazaritzan 35-540 mila milioi eurotan estimatzen da.

Landare-loredunen %90-ak intsektu bat behar dute polinizatuak izateko, intsektu horren faltak landare horren desagerpena ekartzen du, hasiera batean genetikaren txirotzea eta azkenik landarea beraren desagerpena.

Akats bat da polinizatzaileek doaniko zerbitzu ekologikoa eskaintzen dutela pentsatzea. Polinizazio eraginkor bat izateko polinizatzaileek habitatak eta bizirauteko erraztasunak behar dituzte, eta horrek nekazaritza konbentzionalarekin talka egiten du. Polinizatzaileek argi erakusten dute prozesua eraginkorra eta errentagarria izateko nekazaritza sistema ekologikoak behar direla, habitatak, ekologiaren prozesuak eta biodibertsitatea kontutan hartzen dituztenak.

Erleak

Erleek eragile garrantzitsuak dira polinizazioan, loreetako polenaren bila hori bera karpeloetan sartzen laguntzen dutelako.

Erle eta beste intsektu polinizatzaileen lanaren balio ekonomikoa urtero 265 000 milioi eurokoa dela kalkulatu da mundu osoan; horietatik, 22 000 milioi euro Europan eta 2 400 milioi euro inguru Espainian. Datu hauek jakinda eta ikuspegi ekonomiko batetik ikusita, erleak babestea garrantzia handia du.

Biodibertsitateari eta Ekosistemen Zerbitzuei buruzko Gobernu Arteko Plataformaren txostenak (IPBES, ingelesezko sigletan) ohartzen gaitu polinizatzaile ornogabeak (erleak, tximeletak eta abar) iraungitzear daudela. Honekin batera aipatzekoa da Europako erle-populazioaren %37-a murrizten ari dela.

Intsektuen polinizazio naturalak nekazaritza-laboreetan duen garrantzi ekologiko eta finantziarioa, haien kalitatea eta kantitatea hobetuz, gero eta gehiago baloratzen da, eta finantza-aukera berriak sortu ditu. Baso edo belardi basati baten inguruak, laborantzatik hurbil polinizatzaile autoktonoak dauzkatenak, hala nola sagarrak, almendrak edo kafea, %20 inguru hobetu dezake bere errendimendua. Bertako polinizatzaileen onurak ekar ditzake baso-jabeek ordainketa eskatzea laboreen emaitza hobetuetan, zerbitzu ekologikoen balio ekonomikoaren adibide soila. Nekazariek ere haz ditzakete bertako laboreak, bertako erleen espezie polinizatzaileak sustatzeko, Delawareko L. vierecki eta Virginiako hego-mendebaldeko L. leucozonium erleen izerdiarekin erakusten den bezala.

Elikagai-laboreen polinizazioa ingurumen-arazo bihurtu da, bi joeraren ondorioz. Monolaborantzarako joerak esan nahi du polinizatzaileen kontzentrazio handiagoak behar direla loratzeko unean inoiz baino; hala ere, eremua bazka gutxikoa da, edo erleentzat hilgarria ere bai, denboraldi osoan zehar. Beste joera polinizatzaileen populazioak murriztea da, pestiziden erabilera oker eta gehiegizkoagatik, erleen gaixotasun eta parasito berriengatik, mozketa zakarragatik, erlezaintzaren murrizketagatik, hiri inguruko garapenagatik, etxaldeetako heskaiak eta bestelako habitatak ezabatzeagatik eta erleekiko kezka publikoagatik.

Egoera batzuetan, nekazariak edo baratzezainak polinizazio naturala murrizten saia daitezke, gustukoen dituzten landare indibidualekin ugaltzea ahalbidetzeko. Polinizazio-poltsak erabiliz lor daiteke hori.

Erleen polinizazio komertzialaren ekonomia Espainar Estatuan

Polinizazioan laguntzen duten animalia-espezieak 200 000 eta 350 000 artean badira ere, erle meliferoak dira kontsumitutako laboreen polinizazio gehienaren erantzuleak. [23]

Ministroen Kontseiluak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak proposatu eta eskatutako Nekazaritza Politiko Bateratu berrian erleen sektoreari laguntzeko programa bat onartu du. Aipatutako programa hau 2023ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu egin zen, eta 19 milioi eurotako laguntza eskainiko da erleen sektore honi.

Estatu mailan eta ikuspegi sozioekonomiko batetik, erlezaintzak garrantzi handia du; izan ere, Europar Batasuneko lehen ezti-ekoizleak gara. Sektore honek 36 494 erlezain eta 2 952 951 erleontzi ditu.

Erlezaintza plan berri honekin, lehen aldiz kloma-fenomeno kaltegarriek eragindako kalteak prebenitzeko eta klima-baldintza aldakorretara egokitutako laguntzak eskaintzen ditu. Bestalde, eztiaren salmenta eta sustapena hobetzera bideratutako ekintzak bultzatu egin dira ekintza-plan berri honekin.[24]

Espainiako erlezaintza-sektoreak Abeltzaintzako Azken Produkzioaren %0,44 inguru eta Nekazaritzako Adarraren Produkzioaren %0,17 suposatzen du. Eztia, argizaria eta polenaren ekoizpena urtero 62 millioi euro ingurukoa da, gainera erlezaintza oso garrantzitsua da natura-ingurunearen kontserbazioan, larreen polinizazioan eta biodibertsitatearen mantentzean.

Azken urteotan, sektorea asko hazi da, erlauntza, ustiategi eta erlezain kopuruari dagokionez. Espainiar Estatuaren erlauntzak Europar Batasuneko %16-a dira, eta hauen %80-a erlezain profesionalen esku daude (150 erlauntz baino gehiago kudeatzen dituzten erlezainak). Erlezain profesionalen kopurua eta produdukzio tasa handiek agerian usten dute sektore honen garrantzia herrialdean.

Estatuan, erlauntzen erroldaren eta ezti eta argizarien ekoizpenaren zatirik handiena Extremadura, Andaluzia, Gaztela eta Leon eta Valentziako autonomia-erkidegoetan biltzen da.[25]

Azken hamarkadan, AEB-etako erlezainak AEB-ek jakinarazi zuten beren erle-kolonien hilkortasun-tasa konstante mantendu dela urtero, %30 inguruan, eta, ondorioz, erlezainentzat espero zen kostu komertziala heriotza dela. Fenomeno horren arrazoi zehatza ezezaguna bada ere, AEBetako Nekazaritza Sailaren kolapsoaren nahasmenduaren aurrerapenari buruzko txostenaren arabera, AEBetan, kutsadurari, pestizidei eta patogenoei egotz dakieke, kaltetutako kolonietako eremuetan eta kolonietan bertan aurkitutako ebidentzietatik abiatuta. [26] Kutsadura eta pestizidak kaltegarriak dira erleen eta haien kolonien osasunerako, izan ere, erleek polinizatzeko eta beren kolonietara itzultzeko duten gaitasuna oso kolokan dago. [27]

Ingurumenean ondorioak

Azkeneko urteetan polinizatzaileen beherakada kezkagarri bat eman da, biodibertsitatearen galera dela eta.[28]

Horrek eragin eta kalte ekologikoez gain, eragin ekonomikoak ere ekarri ditu lehengo sektorean eta mundu mailako ekonomian.

Apikultura, erleek eragina duten faktorea.

Ezin dugu ahaztu gizakion eta gure abereen jaki gehienek polinizatzaileen beharra dutela, beraz beherakada hau tendentzia honetan mantentzen bada gizakia beraren elikatzeko ahalmena da arazo larrian egongo dena, biodibertsitatearen galera berak dakarren gainontzeko arazoak kontuan hartu gabe, bata bestea bezain larria gizakiaren biziraupenerako.

Biodibertsitatean polinizatzaileek protagonismo oso garrantzitsua dute, landare mota gehienek (%90) polinizazio prozesuaren beharra baitute ugaldu ahal izateko eta aberastasun genetikoa bermatu ahal izateko, beraz, guztion ardura da biodibertsitatea babestea, mantentzea eta areagotzea.

Polinizatzaileen beherakada azaltzen duten faktore ezberdinen artean hauexek daude: larrialdi klimatikoa, intsektiziden eta pestiziden erabilera, biodibertsitatearen galera, habitaten suntsiketa…

Erreferentziak

  1. Denisow, B. and Weryszko-Chmielewska, E. (2015) "Polen aleak aireko partikula alergeniko gisa". Acta Agrobotanica, 68(4). doi:10.5586/aa.2015.045.
  2. Raghavan, V.. (1997). Molecular embryology of flowering plants. ISBN 978-0-521-55246-2. PMC 35688136. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  3. (Ingelesez) Runions, C. John; Owens, John N.. (1999-07). «Sexual Reproduction of Interior Spruce (Pinaceae). I. Pollen Germination to Archegonial Maturation» International Journal of Plant Sciences 160 (4): 631–640.  doi:10.1086/314170. ISSN 1058-5893. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  4. Campbell, Neil A.. (2002). Biology. (6th ed. argitaraldia) Benjamin Cummings ISBN 0-8053-6624-5. PMC 47521441. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  5. Cronk, J. K.. (2001). Wetland plants : biology and ecology. Lewis Publishers ISBN 1-56670-372-7. PMC 45958199. (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  6. Glover, Beverly J.. (2007). Understanding flowers and flowering : an integrated approach. Oxford University Press ISBN 978-0-19-856596-3. PMC 153553887. (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  7. New Living Science: Biology for Class 9. Ratna Sagar. pp. 56–61. ISBN 978-81-8332-565-3.
  8. Culley TM, Klooster MR (2007). "The cleistogamous breeding system: a review of its frequency, evolution, and ecology in angiosperms". The Botanical Review. 73: 1–30. doi:10.1663/0006-8101(2007)73[1:TCBSAR]2.0.CO;2. S2CID 12223087.
  9. Baskin, Carol C.. (2001). Seeds : ecology, biogeography, and evolution of dormancy and germination. Academic Press ISBN 0-12-080263-5. PMC 46324498. (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  10. Goodwillie C, Kalisz S, Eckert CG (2005). "The evolutionary enigma of mixed mating systems in plants: Occurrence, theoretical explanations, and empirical evidence". Annu. Rev. Ecol. Evol. Syst. 36: 47–79. doi:10.1146/annurev.ecolsys.36.091704.175539
  11. (Ingelesez) Ackerman, J. D.. (2000). «Abiotic pollen and pollination: Ecological, functional, and evolutionary perspectives» Plant Systematics and Evolution 222 (1-4): 167–185.  doi:10.1007/BF00984101. ISSN 0378-2697. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  12. (Ingelesez) Bareja, Ben. (2021-08-24). «Types of Pollination: Self- and Cross-pollination and Agents of Pollination!» Crops Review (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  13. (Ingelesez) Abrol, Dharam P.. (2012). «Non Bee Pollinators-Plant Interaction» Pollination Biology (Springer Netherlands): 265–310.  doi:10.1007/978-94-007-1942-2_9. ISBN 978-94-007-1941-5. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  14. Harder LD, Williams NM, Jordan CY, Nelson WA (2001). "The effects of Floral design and display on pollinator economics and pollen dispersal". In Chittka L, Thomson JD (eds.). Cognitive Ecology of Pollination: Animal Behavior and Floral Evolution. Cambridge University Press. pp. 297–317.
  15. Rodríguez-Gironés, Miguel A; Santamaría, Luis. (2004-10). «Why Are So Many Bird Flowers Red?» PLoS Biology 2 (10): e350.  doi:10.1371/journal.pbio.0020350. ISSN 1544-9173. PMID 15486585. PMC PMC521733. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  16. Potts B, Gore P (1995). "Reproductive Biology and Controlled Pollination of Eucalyptus" . School of Plant Science, University of Tasmania.
  17. Friedman, Jannice; Barrett, Spencer C. H.. (2009-6). «Wind of change: new insights on the ecology and evolution of pollination and mating in wind-pollinated plants» Annals of Botany 103 (9): 1515–1527.  doi:10.1093/aob/mcp035. ISSN 0305-7364. PMID 19218583. PMC 2701749. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  18. (Ingelesez) Cox, Paul Alan. (1988-11). «HYDROPHILOUS POLLINATION» Annual Review of Ecology and Systematics 19 (1): 261–279.  doi:10.1146/annurev.es.19.110188.001401. ISSN 0066-4162. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  19. Hagerup, O. 1950. Rain-pollination. I kommission hos E. Munksgaard. Retrieved 26 May 2018.
  20. Fan, Xu-Li; Barrett, Spencer C. H.; Lin, Hua; Chen, Ling-Ling; Zhou, Xiang; Gao, Jiang-Yun. (2012-10). «Rain pollination provides reproductive assurance in a deceptive orchid» Annals of Botany 110 (5): 953–958.  doi:10.1093/aob/mcs165. ISSN 1095-8290. PMID 22851311. PMC 3448421. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  21. Armbruster WS (2012). "3". In Patiny S (ed.). Evolution of Plant-Pollinator Relationships. Cambridge, UK: Cambridge University Press. pp. 45–67.
  22. Steiner, Kim E.; Whitehead, V. B.. (1990-09). «Pollinator Adaptation to Oil-Secreting Flowers--Rediviva and Diascia» Evolution 44 (6): 1701.  doi:10.2307/2409348. (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  23. "FAO - News Article: Pollinators vital to our food supply under threat". www.fao.org. Retrieved 2020-03-19.
  24. (Gaztelaniaz) «El programa de ayudas del sector apícola contará con19 millones de euros anuales entre 2023 y 2027» www.mapa.gob.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  25. (Gaztelaniaz) «Apícola» www.mapa.gob.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  26. CCD Steering Committee (June 2010). "Colony Collapse Disorder Progress Report" (PDF). United States Department of Agriculture.
  27. (Ingelesez) Henry, Mickaël; Béguin, Maxime; Requier, Fabrice; Rollin, Orianne; Odoux, Jean-François; Aupinel, Pierrick; Aptel, Jean; Tchamitchian, Sylvie et al.. (2012-04-20). «A Common Pesticide Decreases Foraging Success and Survival in Honey Bees» Science 336 (6079): 348–350.  doi:10.1126/science.1215039. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  28. Neuschulz, Eike Lena; Mueller, Thomas; Schleuning, Matthias; Böhning-Gaese, Katrin. (2016-07-20). «Pollination and seed dispersal are the most threatened processes of plant regeneration» Scientific Reports 6: 29839.  doi:10.1038/srep29839. ISSN 2045-2322. PMID 27435026. PMC 4951728. (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).

Kanpo estekak

Vigoko unibertsitatearen dibulgazio kanalean hainbat bideo didaktiko daude polinizazioaren inguruan. Artikuluan zehar aurkeztutako kontzeptu asko modu bisual eta erakargarri batean azalduta daude (gazteleraz). Adibidez, Polinizatzaileen arriskua, erleen garrantzia eta landare-polinizatzaileen koeboluzioa. Baina beste bideo erabilgarri asko arkitu daitezke bertan.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.