Polimorfismo (kimika)

Polimorfismoa gorputz trinkoek beraien izaera eta osakera kimikoa aldatu gabe egitura kristalinoa aldatzeko duten gaitasuna da. Polimorfismoa edozein material kristalinotan aurki daiteke, polimero, mineral edo metaletan eta alotropiari lotutako fenomenoa da. Material baten morfologia osoa polimorfismoaz gain habito kristalinoagatik, frakzio amorfoagatik edo kristalografia defektuengatik ezaugarritzen da. Polimorfismoa garrantzitsua da farmazian, agrokimikan, pigmentuetan, janarietan eta lehergaietan.

Silizio dioxidoa da polimorfismo famatuak dituen konposatu bat, hala nola: α-kuartzo, β-kuartzo, tridimita, kristobalita, koesita, eta estisobita. Kaltzita eta aragonitoa bi mineral ezberdin dira, baina biak kaltzio karbonatoaren formak dira.

Kanpo estekak

Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.