Polikondentsazio
Polikondentsazioa, etapa-polimerizazioa edo kondentsazio bidezko polimerizazioa polimerizazio-prozesu bat da eta, prozesu horretan, zenbait substantziek erreakzionatu egiten dute monomero bat edo gehiago sortzeko. Monomero horiek elkarrekin lotu eta beste monomero edo dimeroekin (edo trimeroekin, edo tetrameroekin...) erreakzionatzean, dagokion polimeroa sortuko dute[1][2][3].
Polikondentsazioa behar bezala burutzeko, eratutako monomeroek gutxienez 2 funtzionaltasun-maila izan behar dute; bestela, eratzen ari den monomero-katea ez litzateke haziko eta ez litzateke polimerorik sortuko. Bi monomeroren arteko elkartze bakoitzean molekula txiki bat galtzen da, adibidez, ura edo metanola. Hori dela eta, polimeroaren masa molekularra ez da nahitaez monomeroaren masa molekularraren multiplo zehatza.
Poliamidak
Kondentsazio-polimero mota garrantzitsu bat poliamidak dira[4]. Azido karboxiliko baten eta amina baten erreakziotik sortzen dira. Adibidez nylona eta proteinak horrela sintetizatzen dira.
n H2N-X-CO2H → [HN-X-C(O)]n + n H2O
Poliesterrak
Kondentsazio-polimero mota garrantzitsu bat poliesterrak dira[5]. Azido karboxiliko baten eta alkohol baten erreakziotik sortzen dira. Adibideetan poliesterrak daude, hala nola poli(etilen tereftalato)a.
n HO-X-OH + n HO2C-Y-CO2H → [O-X-O2C-Y-C(O)]n + (3n-2) H2O
Biodegradagarritasuna
Kondentsazio-polimeroak adizio-polimeroak baino biodegradagarriagoak dira. Monomeroen arteko peptido- edo ester-loturak hidroliza daitezke, batez ere katalizatzaileak edo bakterio-entzimak daudenean.
Erreferentziak
- «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
- Elortza, Jose Mari & Iruin,, J.J.. (1988). Kimkia fisika makromolekularra. Udako Euskal Unibetsitatea ISBN 84-86967-01-5..
- Irazabalbeitia, Inaki. (1980). Polimerizazio-prozesuak: zenbait kontsiderazio zinetiko (eta III). Elhuyar, 20 alea, 44-48 or..
- «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
- «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).