Polikletos
Polikletos (antzinako grezieraz: Πολύκλειτος, Polykleitos, eusk: 'oso ezaguna'; latinez: Polycletus; Sicione, K.a. V. mendea) greziar eskultorea izan zen.
Polikletos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Argos, ? |
Heriotza | ? (69/70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Biografia
Argosen bizi izan zen eta han egin zituen eskulturak, brontzezkoak gehienak.
Obra
Giza gorputzaren harmonia adieraztea izan zuen xedea; gorputzaren proportzioak irudikatzeko kanon edo araudi bat sortu zuen, besteak beste gorputz osoak zazpi bururen luzera hartzen duela zioena. Kanon horri zor zaio haren eskulturetako gizon gazte, sendo eta atletikoaren irudia, Doriforo izeneko eskulturan gauzatu zuena eta geroztikako eskultoreen eredu gertatu zena. Haren eskultura gehienak galdu egin dira baina kopiak gorde dira. Lan nagusiak: Diskoforoa, Doriforoa, Diadumenosa, Amazona zauritua.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Polikletos ![]() |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.