Polientes
Polientes Kantabriako herria da, Valderredible udaleko hiriburua dena. 2012an 228 biztanle zituen. Santanderretik 112 kilometrotara dago.
Polientes | |
---|---|
gune populatua | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Municipality of Cantabria | Valderredible |
Posta kodea | 39220 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′22″N 3°56′19″W |
![]() | |
Altuera | 715 m |
Demografia |
Paisaia
Polientes Valderredibleko haranean dago, Ebro ibaiaren ezker aldean. Ibaiaren inguruan makalak dira nagusi. Orokorrean, erkametz zuhaixka eta birlandatutako pinuak dira ohikoenak. Aipatzekoa da La Lora eremua. Natura ondo kontserbatuta dago orokorrean. 1992tik herrian ikastetxeei zuzendutako Ingurugiro Heziketaren Zentro bat dago.
Ondare arkitektonikoa
- Valderredibleko udaletxea, 1906 urtekoa.
- José Casado jeneralaren etxea, 1856 urtekoa.
- San Cristobal eliza, XVIII. mendean eraikia.
- Herriko etxe tradizionalak.
Museoa
Herrian Museo Etnografikoa ikus daiteke. Bertan, aranaren historia bildu egin da, bestetik.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Polientes Valderredible udalaren webgunean.
- (Gaztelaniaz):Polientesen argazkiak eta mapak.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.