Poliedro dual

Geometrian, poliedro baten poliedro duala beste poliedro bat da, -ren erpinak poliedroaren aurpegien erdiguneetan kokatuz lortzen dena. -ren duala, berriz, da; hau da, poliedro dualaren duala jatorrizko poliedroa da.

Kuboaren poliedro duala oktaedroa da, eta alderantziz.

Hortaz, dualak izeneko bikoteetan elkartzen dira poliedroak.

Solido platonikoen bikote dualak hauek dira: (tetraedroa↔tetraedroa), (kuboa↔oktaedroa) eta (ikosaedroa↔dodekaedroa).
Kepler-Poinsot-en solidoen bikote dualak hauek dira: (izar-dodekaedro txikia↔dodekaedro handia) eta (izar-dodekaedro handia↔ikosaedro handia).
Arkimedesen solidoen poliedro dualak Catalan-en solidoak dira, eta alderantziz.
Prismen poliedro dualak bipiramideak dira; eta antiprismen poliedro dualak, trapezoedroak.

Poliedro dualak

Solido platonikoak

solidoaduala
tetraedroa tetraedroa
kuboaoktaedroa
ikosaedroadodekaedroa

Arkimedesen solidoak

solidoaduala
tetraedro moztuatriakistetraedroa
kubo moztuatriakisoktaedroa
oktaedro moztuatetrakishexaedroa
kuboktaedroadodekaedro erronbikoa
erronbikuboktaedroaikositetraedro trapezoidala
kuboktaedro moztuahexakisoktaedroa
kubo kamutsaIkositetraedro pentagonala
dodekaedro moztuatriakisikosaedroa
ikosaedro moztuapentakisdodekaedroa
ikosidodekaedroatriakontaedro erronbikoa
erronbikosidodekaedroahexakontaedro trapezoidala
ikosidodekaedro moztuahexakisikosaedroa
dodekaedro kamutsahexakontaedro pentagonala

Kepler-Poinsot-en solidoak

solidoaduala
izar-dodekaedro txikiadodekaedro handia
izar-dodekaedro handiaikosaedro handia

Ikus, gainera

  • Politopo duala

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.