Police Academy: Mission to Moscow
Police Academy: Mission to Moscow (euskaraz Polizia Akademia: Misioa Moskun) 1994ko Alan Metter estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. George Gaynes, Michael Winslow, David Graf, Leslie Easterbrook, Claire Forlani, Ron Perlman, Christopher Lee, Charlie Schlatter eta G. W. Bailey aktoreek antzeztu zuten.
Police Academy: Mission to Moscow | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1994 |
Izenburua | Police Academy: Mission to Moscow |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Errusia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo eta direct-to-video (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa eta krimenezko filma |
Iraupena | 83 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Police Academy |
Grabazio lekua(k) | Mosku |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alan Metter (en) |
Gidoigilea(k) | Neal Israel Pat Proft |
Antzezlea(k) | |
George Gaynes Michael Winslow (en) David Graf (en) (Eugene Tackleberry (en) ) Leslie Easterbrook (en) Claire Forlani Ron Perlman Christopher Lee Charlie Schlatter (en) G. W. Bailey Gregg Berger Nikolai Pastukhov (en) Maria Vinogradova (en) Allyn Ann McLerie Lonnie Burr (en) Stuart Nisbet David St. James | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Paul Maslansky |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Robert Folk |
Argazki-zuzendaria | Ian Jones (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mosku |
Fikzio-unibertsoa | Police Academy universe (en) |
Argumentu nagusia | polizia |
warnerbros.com… | |
Police Academy frankiziaren zazpigarren eta azken filma da. Gerra Hotzaren ondorengo Errusian girotua dago.
Argumentua
Oraingoan, Polizia Akademiako kide xelebreak Moskura joan eta errusiar poliziarekin elkarlanean arituko dira. Beren helburua Konali (Ron Perlman) deritzon gaizkilea atzematea da, mundu osoko segurtasun sistema sofistikatu guztiak kontrolatzeko gai den programa bat sortu eta edonon lapurretak burutzen ari baita.
Aktoreak
Moskura doazen estatubatuar poliziak
- Michael Winslow: Larvell Jones sarjentua
- David Graf: Eugene Tackleberry sarjentua
- Leslie Easterbrook: Debbie Callahan kapitaina
- George Gaynes: Eric Lassard komandantea
- G. W. Bailey: Thaddeus Harris kapitaina
- Charlie Schlatter: Kyle Connors kadetea
Errusiarrak
- Christopher Lee: Aleksandr Nikolaevich Rakov
- Ron Perlman: Konstantin Konali
- Claire Forlani: Katrina
- Gregg Berger: Talinsky tenientea
- Alexander Skorokhod: Boris Yeltsin
- Vladimir Dolinsky: Mandatu-mutila
- Maria Vinogradova: Gorky Parkeko emakume adindu poltsaduna
- Nikolai Pastukhov: Familia burua
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.