Policastroko golkoa

Policastroko golkoa Tirreniar itsasoan irekitzen den badia zabal bat da. Infreschi Muturretik Cilenton Scalea lurmuturreraino Goi Tirreno cosenzarrean hedatzen da. Izena, Policastro Bussentino herri txikitik hartzen du, Santa Marina udalerriko auzoa, Magna Graeciako antzinako Pixous, eta, ondoren, erromatar garaian, Buxentum izan zena.

Ilunabarra Policastroko golkoan.

Golkoa, administratiboki, hiru probintziatan banatua dago (Salernoko probintzia, Potenzako probintzia eta Cosenzako probintzia), hiru eskualde ezberdinetakoak direnak (Campania, Basilicata eta Calabria). Basilicatak Tirreniar itsasoan duen kostalde guztia, Policastroko golkoan dago. Bertako udalerririk garrantzitsuenak Sapri Campanian, Maratea Basilicatan eta Praia a Mare eta Scalea Calabrian, dira. Campaniari dagokion golko zatian, Cilento eta Vallo di Diano parke nazionalaren zati bat dago.

Kanpo estekak

39°56′N 15°36′E
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.