Poliandria
Poliandria (grezierazko polys, "asko", eta andros, "gizon" hitzen lotunea da) poligamia mota bat da, emakume bat aldi berean senar bat baino gehiagorekin ezkonduta egotea onartzean datzana[1].
![](../I/Pandavas_with_Draupadi_OR_ayudhapurushas_facing_Madhu_Kaitabha.jpg.webp)
Mahābhāratan agertzen diren Draupadī eta bere bost senar.
Harreman hau poliginia baino arraroagoa izan da eta ez du esan nahi gizarte matriarkala zela. Historian zehar antzinako Kretan, Tibeten, inuiten artean edota Yunnanen eta Sichuanen bizi den mosuo herrian gertatu da, askotan senarrak anaiak izanik.
Erreferentziak
- Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Poliandria. .
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.