Polesiako Estatu Erreserba Erradioekologikoa

Polesiako Estatu Erreserba Erradioekologikoa, bielorrusieraz Палескі дзяржаўны радыяцыйна-экалагічны запаведнік, errusieraz Полесский государственный радиационно-экологический заповедник, Txernobylgo hondamendiaren ondorioz sortutako natura erreserba erradiekologikoa da.

Baso gorria erradiazioaren seinalearekin.

Historia

Zentral nuklear hori Txernobyldik 14,5 kilometrora dago, eta lau erreaktore nuklear zituen. 1986ko apirilean, laugarren erreaktorean sute handi bat gertatu zen, eta horrek eragindako hodei erradioaktibo kutsakorrak Ukrainako, Sobietar Batasuneko eta Europako beste zenbait eskualdetako lurraldeak ukitu zituen. 2000ko abenduan itxi zen betiko Txernobylgo zentral nuklearrean zeuden lau erreaktoreetatik azkena.

Istripuaren ondorioz, kutsaduraren zabalera kontuta hartuta, 1.313 km²ko perimetroa itxi egin zen eta natura erreserba bat sortu zen. Inguru horretan gaur egun kutsadura erradioaktiboaren ondorioak aztertzen ari dira.

1988ko uztailaren 18an 22.000 biztanle zituen zonaldea baina bertatik kanporatuak izan ziren.

1993an erreserba 849 km² gehiagoekin handitu zen. Egun Bielorrusiako erreserba handiena da eta Europako handienetariko bat.

Kokapena

Erreserba Homel olastaren hegoaldean dago, Ukrainaren mugan eta hiru raion hartzen diru:Brahín, Khoiniki eta Narowla.[1]

Herriak

Ondorengo zerrendan erreserba barruan gelditu diren herriak agertzen dira. Guztiek Txernobylgo hondamendia zuzenean pairatu zuten. Aipatzen diren biztanleak 1959koak dira. Gaur egun debekatuta dabo barruan sartzea.

HerriaRaionErrolda
(1959)
AravichyKhoiniki923
BabchynKhoiniki839
BahushyBrahin599
BudaKhoiniki267
ChampkoŭKhoiniki138
DzernavichyNarowla1.016
HaroshkaŭKhoiniki191
KalybanBrahin977
KaporankaBrahin317
KazhushkiKhoiniki869
LomachyKhoiniki177
NovakukhnaŭshchynaKhoiniki135
Novy PakroŭskKhoiniki176
PasudawaBrahin642
PirkiBrahin552
RudijaKhoiniki245

Flora eta fauna

Pertsonen desagerpenak neurri batean izadiaren berreskuratzea ekarri du.

Erreserba desagertzeko zorian dauden espezie asko aurkitu daiteke. Espezie hauek gizadiaren desagerpenaren ondorioz berreskuratzen ari dira:

Zonaldean aurkitzen diren hirurogeita hamar espezie IUCNren Zerrenda Gorrian daude.

Landarediaren ikuspuntutik, bertan 1.251 espezie katalogatu da, herrialdearen bi heren. Horietatik hemezortzi Zerrenda Gorrian daude jasota.[3]

Administrazioa

IUCNren egoitza administratiboa Khoinikin dago. Bertan 700 pertsonak daude lanean, 4 milioi dolarreko aurrekontuarekin.[4] Haien aktibitate nagusiak hauek dira:[5]

  • Erradiazioaren neurketak egitea eta erradioaktibo materiala erreserbatik ateratzea ekiditea
  • Suteen prebentzioa
  • Lurrak deskontaminatzea
  • Baimenik gabeko pertsonen ibilkerak kontrolatzea
  • Ekosistemen behaketak
  • Landareak eta zuhaitzak birsartzea. Erosioa kontrolatzea
Kutsadura mailen kontrola erreserbako langileen lana da.

Bibliografia

  • Фаунистические исследования в Полесском государственном радиационно-экологическом заповеднике / Сборник научных трудов. Под редакцией Г. В. Анципова. – Гомель: РНИУП «Институт радиологии», 2008. – 162 or.

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20160731205510/http://www.ptushki.org/en/what_we_do/ibas/polesie_radio-ecological.html Polesie Radio-ecological Zapovednik] (APB BirdLife Belarus)
  2. https://web.archive.org/web/20091021024747/http://www.gomel-region.by/ru/bottom_menu/news/society?ns_id=288 Крупнейший в Беларуси и единственный в мире Полесский государственный радиационно-экологический заповедник отмечает свое 15-летие
  3. https://web.archive.org/web/20160304083044/http://geosfera.info/evropa/belorussiya/2118-polesskiy-zapovednik.html Флора и фауна Полесского государственно радиационно-экологического заповедника
  4. http://www.b2b.by/ru/infopage.php?code=X100_27052%5B%5D b2b.by ПГРЭЗ
  5. About (zapovednik.by)

Kanpo estekak

Ikus, baita ere

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.