Poldy Bird
Poldy Bird (1941eko abenduaren 16a - 2018ko ekainaren 1a) idazle argentinarra izan zen, poeta ere izan zen eta argitalpen ugari egin zituen Argentinako eta mundu osoko egunkarietan.
Poldy Bird | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Poldy María Delia Bird |
Jaiotza | Paraná, 1941eko abenduaren 16a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Buenos Aires, 2018ko ekainaren 1a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
Genero artistikoa | olerkigintza kontakizun laburra |
Bizitza eta lanak
Paranán jaio zen, Entre Ríosko probintzian, Argentinan, baina Buenos Airesen bizi zen gaztea zenean. Zortzi urte besterik ez zituen ama tren istripu batean hil zenean. Pasarte tragiko horrek bere bizitza markatu zuen, baina, halaber, idazle gisa bere patua adierazi zuen.
Hamahiru urtekin poesia lehiaketa bat irabazi zuen. Hamasei urte zituenean, bere lehenengo istorio laburra argitaratu zuen, eta hurrengo urtean, aldizkari garrantzitsuetan poemak eta testuak profesionalki argitaratzen hasi zen, bai Argentinan eta bai munduan.
Haurrei eta gazteei zuzendutako testuak ekoizteaz gain, Vosotras aldizkariaren zuzendari gisa lan egin zuen, emakumentzako argitalpen aldizkari ezagun bihurtu zena. Poldy Bird-ek nazioarteko sari ugari jaso zituen, esate baterako, Santa Clara de Asís eta Literatura Ospearen Munduko Saria.
Testu ospetsuenen artean Cuentos para Verónica (bere lehen alabaren omenez), Cuentos para leer sin rimel, Nueones cuentos para Verónica eta Cuentos con niebla. Cuentos para Verónica lehen liburuari dagokionez, iturri batzuek diote Argentinako argitalpenik salduenetako bat dela, Martín Fierroren ondoren, bi milioi liburu saldu zituena argentinan. Gainera, loehen argentinar liburua japonierara itzulia izan zen.
Bere bizitzako azken urteetan, Poldy Bird-ek hainbat komunikabidetan lan egin zuen, besteak beste Única argentinar aldizkarian eta Amerikako Estatu Batuetako Radio Miamin.