Pol Pot
Saloth Sar, Pol Pot ezizenez ezagunagoa, (Kompong Thom, 1925eko maiatzaren 19a - Kanbodiako oihana, 1998ko apirilaren 15a) Khmer Gorrien liderra izan zen eta Kanputxeako lehen ministroa 1975 eta 1979 urteen bitartean.
Pol Pot | |||||
---|---|---|---|---|---|
1976ko urriaren 25a, 1976ko apirilaren 14a - 1979ko urtarrilaren 7a, 1976ko irailaren 27a ← Nuon Chea - Pen Sovan (en) →
1963ko otsaila - 1981 ← Tou Samouth (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | សាឡុត ស | ||||
Jaiotza | Prek Sbauv (en) , 1925eko maiatzaren 19a | ||||
Herrialdea | Frantziar Indotxina Kanputxeako Herri Errepublika State of Cambodia Kanputxea Demokratikoa Kanbodiako Erresuma (1953-1970) Khmer Errepublika Kanbodia | ||||
Heriotza | Anlong Veng District (en) , 1998ko apirilaren 15a (72 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Anlong Veng District (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Saloth Phem | ||||
Ezkontidea(k) | Khieu Ponnary (en) | ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | EFREI Paris Lycee Sisowath (en) | ||||
Hizkuntzak | khmerera | ||||
Irakaslea(k) | Keng Vannsak (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta ofizierra | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Mugimendua | Erradikalismoa maoismoa anticolonialism (en) Antikapitalismoa agrarianismoa | ||||
Izengoitia(k) | Pol Pot | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Gradua | jeneral | ||||
Parte hartutako gatazkak | Vietnamgo Gerra Kanbodiako Gerra Zibila | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | ateismoa | ||||
Alderdi politikoa | Communist Party of Kampuchea (en) Party of Democratic Kampuchea (en) Cambodian National Unity Party (en) | ||||
Kanbodiako Alderdi Komunistako kide egin zen 1946. urtean, eta hura sendotzen eman zituen hurrengo urteak. Khmer Gorriekin bat eginda Kanbodiako aginpideaz jabetu zen (Kanputxea), Lon Nol-en gobernua eraitsi ondoren (1975), eta lehen ministro kargua hartu zuen. Bere gobernualdian, Mao Tse-tung-en tesiaren interpretazioa, nazionalismo indartsu batekin batera erabili zituen. Garai honetan, hilketak, tortura, gosea, eritasunak zirela eta, 2.000.000 inguru kanputxear hil zituen Gobernuak, etsai ezkutua delakoaren aurkako politikan, hau da, Kanputxean Pol Poten politika ezartzearen aurka zeudenak aitzakia hartuta.
Gobernu berria osatu zenean, mendietan ezkutatu eta Khmer Gorrien komandante gisa borrokan jarraitu zuen. 1985ean Khmer Gorrien zuzendaritzatik ofizialki kendu bazuten ere, dirudienez haien buru izaten jarraitu zuen. Khmer Gorrietako kideen kontrako zigorrak ezarri zituen, eta zigor haien ondorioz Khmer Gorriek berek gatibu zutela hil zen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pol Pot |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.