Pokhara
Pokhara (nepaleraz पोखरा) Nepalgo bigarren hiria da 293.696 biztanlerekin (2008). Katmandutik 198 km mendebaldera kokaturik dago, Gandaki Gunean, Phewa lakuaren ertzean eta 784 metrotako altueran.
Pokhara पोखरा पोखरा | |
---|---|
hiri handia | |
Pokhara, Bakearen Estupatik ikusita. Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Nepal |
Zona | Gandaki Gunea |
Izen ofiziala | पोखरा |
Jatorrizko izena | पोखरा |
Posta kodea | 33700 (WRPD), 33702, 33704, 33706, 33708, 33713 |
Geografia | |
Koordenatuak | 28°12′35″N 83°59′07″E |
Azalera | 30 km² |
Altuera | 900 m |
Demografia | |
Biztanleria | 353.841 (2017) |
Dentsitatea | 6.318,59 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1962 |
Telefono aurrizkia | 061 |
Ordu eremua | UTC+05:45 eta Nepal Standard Time (en) |
Hiri senidetuak | Kunming |
pokharamun.gov.np |
Historia
Tibet eta Indiaren arteko merkatal ibilbide garrantzitsuan egon da beti. XVII mendean Nepal osatzen zuten 24 erresumen arteko indartsuenetako baten parte zen, Kaski erreinuaren parte, eta garrantzi berezia hartu zuen 1752an erregeak Bhaktapur eta Pokhararen arteko merkataritza indartzea erabaki zuenean. 1786an Nepalgo Prithvi Narayan Shah bere erreinura batu zuen.
1959 eta 1962 artean Txinak Tibet inbaditu eta 300.000 errefuxiatu iritsi ziren Nepalera. Pokharan lau kanpaleku zabaldu ziren eta gaur egun kanpaleku haiek auzo bihurtu dira. Pokhara herri mistikotzat jotzen zen, oinez baino ezin zen bertara iritsi eta kultura desberdinek bat egiten zuten herri txikia baitzen. 1968an errepidea bertara iritsi zenean herria azkar hasi zen handitzen. Gaur egun Nepalgo bigarren herri turistikoena da.
Klima
Datu klimatikoak (Pokhara, 1960-1980) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 22.0 | 28.2 | 33.1 | 37.4 | 35.0 | 33.4 | 32.4 | 32.4 | 31.0 | 29.8 | 27.0 | 23.3 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 18.8 | 21.2 | 26.4 | 29.8 | 29.6 | 29.6 | 29.1 | 29.0 | 27.8 | 25.6 | 22.8 | 19.5 | 25.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 12.6 | 13.6 | 19.2 | 22.6 | 23.8 | 24.8 | 25.0 | 25.0 | 24.0 | 21.2 | 16.8 | 13.3 | 20.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 6.4 | 6.0 | 12.0 | 15.4 | 18.0 | 20.0 | 20.9 | 21.0 | 20.2 | 16.8 | 10.8 | 7.1 | 14.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 1.8 | 3.0 | 5.0 | 6.0 | 8.0 | 12.0 | 13.0 | 13.8 | 15.9 | 10.4 | 4.0 | 3.9 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 26 | 25 | 50 | 87 | 292 | 569 | 809 | 705 | 581 | 224 | 19 | 1 | 3388 |
Iturria: Sistema de Clasificación Bioclimática Mundial[1] |
Turismoa
Hiritik Dhaulagiri (8.167m), Manaslu (8.156m) eta Annapurna (8.091m) zortzi milakoak eta Machapuchare (6.993m) mendiak ikus daitezke eta ondorioz Pokharak mendizale turismo handia du. Lakuaren ertzean dagoen Lakeside Tourits Area mendiko arropen dendaz, garbitegiz eta bizarra kentzeko eta masajeak emateko tokiz beteta dago, izan ere bertan bukatzen baita Annapurnaren trekkinga. Pokharak hartzen dituen turisten erdiak trekking hau egiten du. Taberna, jatetxe eta ostatu ugari ere badaude.
Lakuaren ertzeko mendixka batean Shanti Stupa (Munduko Bakearen Estupa) dago eta ikuspegi itzela dago bertatik.
Pokharatik 80 kilometrotara, Gandaki Gunean bertan, Bandipur herri newaria dago.
Hezkuntza
Pokharak Unibertsitatea du eta bertan hiru fakultate daude:
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Kudeaketa Fakultatea
- Gizarte-zientzien Fakultatea
Erreferentziak
- NEPAL - POKHARA AIRPORT (in Spanish). Centro de Investigaciones Fitosociológicas. Retrieved 6 October 2012.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Pokhara - Wikivoyage