Poka-yoke
Poka-yoke (japonieraz ポカヨケ) erroreen aurkakoa edo akatsen kontrako sistema esan nahi du, denetariko tresna eta gailuetan erroreak eta hutsegiteak ekiditeko. Kontzeptua Japoniako Toyota lantegietan sortu zen jatorrian.
Adibideak
- Erabiltzaile batek mikrouhin labeko atea ireki eta uhinak kanpora atera daitezke. Hori ekideiteko, atea zabaltzean mikrouhina automatikoki itzaltzeko sistema jar daiteke horren arriskua baztertzeko. Egun, ohiko sistema horrelako labe guztietan.
- Sakeleko telefonoen SIM txartelek badute koxka bat ertz batean. Koxka horri esker erabiltzaile trakets batek ezin du SIM txartela alderantziz jarri.
- Autoetan gero eta ohikoagoak dira poka-yoke sistemak, argiak piztuta ez ahanzteko edo ziurtasun uhala erabiltzen ez ahanzteko argi- edo soinu-alarmak.
- Zartaginen kirtenek, egun, gehienetan ez dute beroa transmititzen. Hori eskerrak sukaldariek zartagina kirtenetik eusterakoan zapia ez erabiltzea ahantz dezakete.
- Ospitaleetan kateter eta bestelako tresnak desberdinak omen dira beharren arabera. Ez dago janaria eta zainetarako sendagaiak nahasteko aukerarik, horrela huts egiteko arriskua ia guztiz ezabatuz.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.