Gian Francesco Poggio Bracciolini

Gian Francesco Poggio Bracciolini (Terranuova Bracciolini, 1380ko otsailaren 11 Florentzia, 1459ko urriaren 30a) italiar humanista eta kaligrafoa izan zen. Zenbait aita santuren idazkari izan ondoren, Joan XXIII.ari lagundu zion Konstantzako Kontziliora, eta 1453an Florentziako Errepublikako kantziler izendatu zuten. Plauto, Lukrezio, Kintiliano, Estazio, Silo Italiko, Valerio Flako, Kolumela, Zeltso, Frontino eta Erroma zaharreko beste zenbait idazleren obra ugari aurkitu zituen. Latinez idatzi zuen beti: 1350-1445 bitarteko Florentziako historia, kleroaren aurkako De hypocrisia satira (1679. urtean argitaratua), De varietate fortunae (1431-1448) eta Poggio Florentinoren bildumak.

Gian Francesco Poggio Bracciolini

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGiovanni Francesco Poggio Bracciolini
JaiotzaTerranuova Bracciolini, 1380ko otsailaren 11
Herrialdea Florentziako Errepublika
 Aita Santuen Lurraldea
 Italia
HeriotzaFlorentzia, 1459ko urriaren 30a (79 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Giovanni Malpaghini
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, Ikasketa klasikoetan aditua, filosofoa, itzultzailea eta idazlea

Biografia

Poggio Bracciolini Guccio Bracciolini botikarioaren eta Iacoba Fruttiren semea zen. Kaligrafiaren inguruko formazioa izan eta oso ongi eta azkar idazten ikasi zuen. Horri esker, nahiz eta gurasoak zorpeturik izan, eskribau lanak egin eta Florentziako notario izateko ikasketak ordaindu ahal izan zituen. Han Coluccio Salutati florentziar kantzilerraren arreta piztu zuen; honek erromatar kuriarako gomendiozko gutun bat eman zion eta 1403an iritsi zen Erromara, non eskribau soil bezala sartu zen aita santuaren administrazioan, garai hartan ehun inguru zituena. Hurrengo urtean, Bonifazio IX.a aita santuaren kuriako zazpi idazkari apostolikoetako bat zen. Ondoren, haren zerbitzupen zegoela, 1413 eta 1414 urte bitartean, Italia, Ingalaterra, Alemania, Frantzia eta Suitza osoan zehar bidaiatu zuen eta eskuizkribuen jarraitzaile nekaezina izanda, berak bakarrik berreskuratu, erosi, kopiatu edo lapurtu zituen antzinako latinezko literatura klasikoaren eskuizribu kopuru handi bat. Honela, 1415ean Clunyko abadian aurkitu zituen Zizeronen hitzaldi ugari berreskuratu zituen, baita, San Galoko monasterioan (Suitza), Kintilianoren Oratoria Institutuaren lehen testu osoa, Valerio Flakoren zati bat, Zizeronen iruzkinak, Askonio eta Priszianoren beste batzuk Virgilioren eta Vitrubioren eskuizkribu bat ere. Alemanian Vegecioren kodize bat aurkitu zuen. Lucrezioren De rerum natura - ordurako desagertutzat hartua eta berebiziko garrantzia izango zuena Errenazimenduaren ondoengo mentalitatearen garapenean-[1]. eta Manilio, Silio Italiko, Amiano Martzelino eta Flavi Caper, Eutiques eta Probo gramatikoen lanak ere aurkitu zituen, besteak beste. Florentziako kantziler kargua betetzeko izendapena jaso zuen 1453ko ekainean Mediciren babesari esker, eta latina hizkuntza bizia zela uste zuen latindar bat izan zen, ondorioz, Leonardo Bruni edo Lorenzo Valla bezalako zizeroniarrek sarri kritikatu zuten (azken honek Antidotus in Poggium izeneko lan bat idatzi zuen).

Lanak

Aipagarria da nola Florentziako historia aztertu zuen eta epistola ugari idatzi zituen, horietako batzuk bere etsaien aurka eta latinezko elkarrizketak. Garaikideen artean, oso ezaguna izan zen idatzitako Liber facetiarum izenburuko bere ipuin komikoen bilduma.

  • Historia tripartita disceptativa convivalis (1450)
  • Historia disceptativa de avaritia (1428-1429)
  • Historia convivalis, uter alteri gratias debeat pro convivio, an qui vocatur, an qui vocat (1450)
  • Historia convivalis, utra artium, medicinae an juris civilis praestet
  • Historia convivalis, utrum priscis Romanis latina lingua omnibus communis fuerit, an alia quaedam doctorum virorum, alia plebis et vulgi
  • De nobilitate liber disceptatorius (1440)
  • De humanae conditionis miseria libri (1455)
  • Asinus Luciani per Poggium e graeco in latinum versus
  • Invectiva in Felicem, antipapam
  • Invectivas in Franciscum Philelphum
  • Invectivas in Laurentium Vallam
  • Oratio in funere Cardinalis Florentini
  • Oratio in funere Cardinalis S.Crucis
  • Oratio in funere Nicolai Nicoli
  • Oratio in funere Laurentii de Medicis'
  • Oratio ad Nicolaum V Pontificem
  • In lascive scribentes poetas
  • Disceptatio pulchra super praestantia Scipionis Africani et C.Julii Caesaris
  • De infelicitate principum dialogus (1440)
  • Facetiarum liber

Kaligrafian

Oso azkar idazten zuen, eta lettera antica izeneko kaligrafia bat garatu zuen, berak hobetutako karolina xehea kalifafia motan oinarritua. Hain zen ederra eta irakurterraza zein Aldo Manuzio veneziar inprimatzailearen latindar karaktereen diseinurako eredu izan zen. Bracciolini letra kaligrafiko lettera antica formata edo humanistikoa-ren sortzaile nagusitzat hartzen da, notario gisa eta Aita Santuaren idazkaritzaren bidez hedatu zuena eta XV. mendearen amaieran inprentako letra humanistikoa sortu zuena.[2]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez)GREENBALT, Stephen.- The Swerve: How the World Became Modern (2011)
  2. (Gaztelaniaz) Mediavilla, Claude. (2005). Caligrafía : del signo caligráfico a la pintura abstracta. Campgràfic, 188 or. ISBN 84-933446-8-0. PMC 433199656. (Noiz kontsultatua: 2021-08-14).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.