Podemos-Ahal Dugu Euskadi

Podemos-Ahal Dugu Euskadi Ahal Duguk EAEn duen lurralde-antolaketa da.

Podemos-Ahal Dugu Euskadi
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaEuskal Herria
IdeologiaEzker politikoa
Kokapen politikoaezker politiko
Jarduera
KidetzaAhal Dugu
Honen parteHauteskunde-koalizioak:
Unidas Podemos
Elkarrekin Podemos
Sumar
Aulki-kopuruaHauteskunde-koalizioak:
Unidas Podemos
Elkarrekin Podemos
Sumar

Eusko Legebiltzarrean
6 / 75
Agintea
Idazkari orokorraPilar Garrido
Egoitza nagusi
  • Manuel Iradier Kalea 40, 01005 Gasteiz, Araba
  • Gasteiz
Historia
Sorrera2014
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: podemoseuskadi Twitter: PodemosEuskadi_ Edit the value on Wikidata

Diputatuen Kongresuan, Eusko Legebiltzarrean, Euskal Autonomia Erkidegoko Batzar Nagusietan eta Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan du presentzia, EAEko hiru hiriburuetan barne.

Podemos-Ahal Dugu Nafarroa alderdiarekin batera, Ahal Duguko Hego Euskal Herriko antolaketa osatzen dute.

Antolakuntza

Ahal Duguren Estatuko hirugarren Herritarren Batzarrean (Vistalegre III ere esaten zaio) 2020.1 urtean onartutako dokumentuetatik sortu zen alderdiaren antolaketa. Honako hauek osatzen dute:

  • Herritarren Biltzar Autonomikoa.
  • Herritarren Kontseilu Autonomikoa.
  • Autonomien arteko koordinazioa.
  • Autonomia Erkidegoko Koordinazio Kontseilua.
  • Berme Demokratiko Autonomikoen Batzordea.

Gainera, zirkuluen ordezkagarritasuna (alderdiaren militantziaren oinarria) zirkulu-kontseiluaren, zirkulu-sarearen edo Herritarren Kontseilu Autonomikoan duten presentziaren bidez ematen da.

Idazkaritza orokorra

Roberto Uriarte izan zen Podemos-Ahal Dugu Euskadiren lehen idazkari nagusia (2015-2016). Ondoren, Nagua Albak hartu zuen lekukoa (2016-2017). 2017an, Lander Martinezek hartu zuen Podemos-Ahal Dugu Euskadiren idazkaritza nagusia.

Topaketa Feminista, Podemos-Ahal Dugu Euskadi (Santurtzi, 2023). Besteak beste, Paula Amieva, Pilar Garrido, Eneritz de Madariaga, Natalia Rey, Montserrat Roca, Soraya Pereira, Ángela Sevilla, Mariví Eizaguirre, Ainhoa Lopera, Isabel González eta Alba García (argazkian falta da, Inés Unzaga).

2020an, Pilar Garrido Podemos-Ahal Dugu Euskadiko idazkari nagusi bihurtu zen, Lander Martinezen lekua hartuz. Martinezek, Iñigo Errejónen eta "errejonista" deritzon sektorearen (Mas Pais-en sorrera ekarri zuena) ondoan,[1] dimisioa eman zuen alderdiaren primarioak galtzean, Rosa Martínez bere taldeko hautagaiarekin batera, galdu baitzituen,[2] Miren Gorrotxategi eta Pilar Garrido buru zituen "pablista" deritzon sektorearen aurrean.[3] Azkenik, Rosa Martinezek baja eman zuen partiduan[4] eta Lander Martinezek Movimiento Sumar alderdi politikoan amaitu zuen, Yolanda Diazen eta Iñigo Errejónen nukleo gogorreko partaide izaten.[1]

Podemos-Ahal Dugu Euskadiko idazkari nagusiak:

Hauteskunde-koalizioak

Podemos-Ahal Dugu Euskadi hauteskunde-koalizio hauetako kide da (beste alderdi batzuekin bat egitea hauteskundeei begira):

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «El exlíder vasco de Podemos y 'errejonista' Lander Martínez registró Sumar ante la Junta Electoral» Servimedia 2023-06-09 (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
  2. (Gaztelaniaz) Alonso, José Mari. (2020-02-27). «Otra dimisión en Euskadi: El jefe de Podemos cae tras la derrota de su candidata electoral» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
  3. (Gaztelaniaz) «Lander Martínez presenta su dimisión como secretario general de Podemos Euskadi» EITB 2020-02-27 (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
  4. (Gaztelaniaz) Egaña, A. González. (2020-03-09). «Rosa Martínez abandona Podemos Euskadi tras perder las primarias para candidata a lehendakari» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.