Pocahontas

Pocahontas,[1] jatorrizko izenez Matoaka[1] —ezaguna Amonute izenez ere; eta, geroago, Rebecca Rolfe izen-deiturez— (c. 1595 1617ko martxoa) Virginiako jatorrizko herrietako kide bat izan zen. Virginiako Jamestownen egon zen koloniarekin sortu zen asoziazioagatik ezaguna da. Pocahontas Powhatanen alaba zen, Tsenacommacah eskualdeko tribuko nagusia. Gertakaririk famatuena John Smithen bizitza salbatu zuenekoa da, 1607an bere burua Smithen ondoan jarrita moztera zihoazenean. Gertakari hori benetakoa den edo ez, eztabaidagarria da.

Pocahontas

Bizitza
JaiotzaWerowocomoco (en) Itzuli, 1596
HerrialdeaTsenacommacah
 Ingalaterrako Erresuma
Talde etnikoaPowhatana
Algonquian peoples (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaPowhatan (en) Itzuli
Algonquin (en) Itzuli
HeriotzaGravesend (en) Itzuli, 1617ko martxoa (20/21 urte)
Hobiratze lekuaSt George's Church, Gravesend (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: ezezaguna
Familia
AitaChief Powhatan
AmaNonoma Winanuske Matatiske
Ezkontidea(k)Kocoum (en) Itzuli  (1610 -  1613)
John Rolfe  (1614 -  1617)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Algonquin (en) Itzuli
Powhatan (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

Find a Grave: 821 Edit the value on Wikidata

Pocahontas gatibu hartu zuten 1613ko Anglo-Indiar borroken testuinguruan, eta bere buruaren truke saria dirua eskatu zuten. Gatibu zegoela Kristautu eta Rebecca izena hartu zuen. Bere jendearekin itzultzeko aukera izan zuenean nahiago izan zuen ingelesekin geratzea. 1614an John Rolfe tabako plantazio jabearekin ezkondu zen eta 1615ko urtarrilean euren semea jaio zen, Thomas Rolfe.

1616an Rolfe familiak Londreserako bidea hartu zuen. Pocahontas Ingalaterrako goi-sozietatean aurkeztu zuten, zibilizatutako basatiaren adibide gisa, Jamestowneko koloniaren aldeko diru bilketa egiteko. Famatu egin zen, janzkera eleganteak eman zizkioten eta jaietara joatzen zen. 1617an Rolfe familia berriro Virginiara itzuli zen, baina Pocahontas Gravesenden hil zen, ezagutzen ez ditugun arrazoiak direla eta. Erresuma Batuan dago lurperatuta, baina non dagoen ere ez da ezaguna.

Ameriketako Estatu Batuetan hainbat leku izen, produktuk eta eraikinek bere izena daramate. Bere istorioa erromantizatu da denborarekin eta artean, literaturan eta zineman pertsonaia garrantzitsua izan da. Bere ondorengoen artean, Thomas semearen bitartez, Virginiako Lehen Familietako kideak, Edith Wilson Lehen Dama, Glen Strange aktorea edo Percival Lowell astronomoak daude.

Kulturan

Ameriketako Estatu Batuetako kulturan pertsonaia garrantzitsua izan da. Filmik ezagunena Disneyren Pocahontas da, 1995ekoa.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.