Plutongo geologia
Plutoneko geologia, planeta nanoaren lurrazalak, mantuak eta nukleoak osatzen du. Plutonek, lurrarekiko duen distantziaren ondorioz, zaila da ikerketa zehatzak egitea aipatutako astroaren inguruan. Aipatzekoa da, 2015eko uztailaren 14ean New Horizons zunda, Plutonen gainetik igarotzerakoan, hainbat misterio argitu zituela. Datu hauek guztiak Lurrera iristeko denbora behar izan zuten, urruntasunaren ondorioz. Gaur egun dakigunez, Pluton, geologikoki planeta aktibo eta berezia da, bertako geologiak hainbat ezusteko eman baitizkigu. Lehenengo pertsona hau aipatzen, Jeff Moore New Horizons taldeko kidea izan zen, bere hitzetan, Plutoneko geologia, Marterena bezain aktiboa da. [1]
Gainazala
Plutoneko gainazalaren %98a nitrogenozko izotzez osaturik dago. Metanoaren eta Karbono monoxidoaren aztarnak ere aurkitu daitezke. Karonteren aldera dagoen aldeak, metanozko izotz gehiago du beste aldeak baino. Alde honek, nitorgeno gehiago eta karbono monoxido kantitate handiagoak ditu, betiere izoztuta.
Hubble espazioko teleskopioak ateratako argazkien arabera, Plutoneko gainazala oso aldakorra eta anitza da, bertan dauden kolore aldaketek adierazten digutenez. Pluton, gure eguzki sisteman kontraste gehien dituen astroetako bat da, Saturnoko Japeto satelitea bezala. Plutoneko kolorea, ikatzaren kolore beltzetik hasi eta zuriraino igaro daiteke, lurralde batzuetan kolore gorrizta eta laranjak daudela. New Horizons zundaren bidez jakin genuen, Plutoneko gainazalaren adina ere aldakorra dela leku batzuetan eta besteetan. Lurralde batzuetan, adibidez Cthulhu mendikatean lurrazala zaharra da eta beste batzuetan, adibide gisa Sputnik Planum bailaran, lurrazalaren adina askoz gazteagoa da.
Plutonen kolorea aldatu dela ere badakigu, 1994 eta 2003 urteen bitartean. Planeta nanoaren ipar hemisferioko gune polarra argitu egin da, berriz, hego hemisferioa ilundu egin da. Orokorrean, Plutoneko kolore gorrizta ere bizitu edo handitu egin da 2000 eta 2002 urteen bitartean. Aldaketa hauek, seguruenik, Plutoneko atmosferan gertatzen diren aldaketen ondorioak dira.
Izotzez eta glaziarrez osaturiko zabaldiak
Dirudienez, Sputnik Planum bailara, izotz arinez osaturim dago, zehazki, izotz hori Nitrogeno, Karbono Monoxido eta Metanoz osaturik dago, uraz gain. Aipatutako gunean, ez da kraterrik aurkitu, beraz, lurrazal honek 10 mila urte baino gutxiago ditu. Glaziarrak, seguruenik, nitrogenozko izotzez osaturik egongo dira, frogatu da, glaziar hauek migitu egiten direla, inguruko bailara bereganatuz edota galduz. Tombaugh Regio zonaldean ere glaziar handiak dudela ikusi da.
Izotzezko mendiak
Sputnik Planum bailararen hego eta hego-ekialdean ere hainbat mendi aurkitu dira, kilometroetako altura dutenak. Mendi hauek, zein Plutongo medi gehienak, nitrogenozko izotzez osaturik egongo dira segurasko, aurkitu diren beste izotz motak baino gogorragoa eta altuera horietako presioa jasan dezakeen bakarra delako.
Krater zaharrak dituzten lurraldeak
Cthulhu Regionen eta beste hainbat gune ilunetan, krater zahar asko aurkitu dira, metanozko izotzeko hainbat orbanekin batera. Plutongo kolore gorrizta, bere atmosferatik erortzen diren tolinek eragiten dutela uste da.
Iparraldeko latitudeak
Erdialdeko latitudeek hainbat lurrazal mota erakusten dizkigute, Tritonen antza dutenak. Plutongo mendebaldea aldiz, ipar hemisferioan, zabaldi eta medikate handiz osaturik dago, horien adibide dugu, Tartaro Dorsa mendikatea. Mendikate honen mendiek, zuhaitz baten azalaren itxura dute, hau da, hainbat marka dituzte. Mendikate honen sorrera ezjakina da momentuz, hainbat aldietan esan da ordea, eguzki sistemaren sorreran zegoen metanoa Plutonek berganatu zuela, hainbat mendikateen sorrerako material bihurtuz. Inguru hauetan, hainbat arroila ere badaude, horietatik 6 dira nagusiak, Sleipnir Fosa arroilak, 580 kilometroko luzera du.
Kriobulkanismoa
New Horizons zundak Plutongo lehen datuak igortzean, pentsatu zen Plutonek, Eguzkiari begira egotean, izpi ultramoreen ondorioz atmosferako osagai gehienak galduko zituela eta gero ezingo zituela berreskuratu. Bestalde, pentsatu izan da, Plutonen bulkanismoa egon ezkero, atmosferara nitorogenoa igorriko zutela jarduera hauek, geiserren bidez. Hipotesi honek indarra hartu zuen urteen poderioz eta ikerketa zientifiko berrien laguntzaz. Azkeneko ikerketek esaten dutenez, Plutonek atmosferako materia galtzearen inguruko hipotesia ez da oso sinesgarria eta beraz esan daiteke, ez duela material kantitate handirik galtzen izpi ultramoreen ondorioz. Bulkanismoaren beharra ere ez duela behar uste da gaur egun, Plutonek bere atmosfera mantentzeko.
Sputnik Planum bailararen hegoaldean, bi sumendi izan daitezken mendiak aurkitu dira, oringoz Wright Mons eta Piccard Mons izena hartu dutenak, izen hauek behin behinekoak dira. Bi mendiak, 150 km-ko zabalera eta 4km-ko altuera dute gutxinez. Gaur egun, Plutonen ezagutzen diren tontorrik altuenak hauek dira. Mendi hauek gazteak direla uste da, dituzten krater gutxiengatik.
Barne-egitura
Plutongo dentsitatea 1.87g/cm3-koa da. Zientzialarien ustez, plutongo barene egitura berezia da, nukleo gogor eta handi bat duela uste dute, harri zein meineral gogorrez osaturikoa, bestalde, izotzezko mantu bat duela ere uste da, baina hau txikia dela pentsatzen da. Izotzezko mantu hau, urezko izotzezkoa izan daiteke, nahiz eta ez dagoen frogatuta.
Plutongo nukleoaren diametroa, gutxi gorabehera, 1700 km-koa da, hau da, Plutongo guztizko diametroaren %70 ingurukoa. Badaude aukerak, hemendik milako urteetara, Plutongo berotze globalak jarraituz gero, ozeano bat osatzea, 100 eta 180 km bitarteko sakonera izango luke esandako ozeanoak. DLRak eginiko kalkuluek adierazten dutenez, Plutongo dentsitatea tratsizio une batean dago, Tritonen, Ion edo Uranoko satelite batzuetan gertatzen den bezala.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Plutongo argazkiak (Ingelesez)