Euri-neurgailu
Euri-neurgailua edo plubiometroa prezipitazioak biltzeko eta neurtzeko estazio meteorologikoetan erabiltzen den tresna da. Neurketa perfektua izateko prezipitazioa azal iragazgaitz horizontal batean era uniformean banatuta egon behar da eta ez da lurrunketarik gertatu behar.
Jausitako ur kopuruaren altuera milimetroetan (metro karratuko metatutako ur litro baten baliokidea) adierazten da. Euri-neurgailuaren oinarrizko diseinua ontzi bat da, balantzin izenekoa, nondik ura inbuto baten bidez sartzen den ontzi biltzaile batera, ura biltzen duena, erregela garaduatu batekin bisualki neurtzen da edo bildutako ur pisuaren bidez. Gainera, balantzina eroritako ur bolumen etengabearen arabera oszilatzen da, euriaren intentsitatearen grabazio mekanikoa edo elektrikoa ahalbidetzen duena. Lurraren gainazalean jartzeko ere diseinatuta dago.
Irakurketa 10 orduz behin egingo da. Metro koadro batean eroritako litro batek milimetro bateko altuera du. Elurra neurtzeko, elurraren lodiera gutxi gorabehera hamar aldiz uraren baliokidea da.