Plovdiv
Plovdiv[1] Bulgariako hegoaldeko hiria eta izen bereko barrutiko (5.591 km2 eta 778.708 biztanle) hiriburua da, Maritsa ibaiaren ertzean kokatuta eta zazpi muinotan eraikia. Udalerriak 364.162 biztanle ditu, eta hortaz Bulgariako bigarren hiririk populatuena da.
Nekazaritza-eremu zabal baten erdian dago, arroz-, mahasti-, tabako- eta kotoi-sail handiek inguratua. Industria (janari-industria, automobilgintza, nekazaritzako makineria, ehungintza, beiragintza) da ekonomia-jarduera nagusia.
Aipagarriak dira Erdi Aroko gotorlekuaren hondakinak eta monasterioa. Unibertsitatea ere badauka. 2019an Europako kultura-hiriburua izaten ari da, Materarekin batera (Italia).
Klima
Datu klimatikoak (Plovdiv) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 3.6 | 7.0 | 11.8 | 18.5 | 23.6 | 27.6 | 30.3 | 30.2 | 26.0 | 19.4 | 12.1 | 6.1 | 18.0 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -0.4 | 2.2 | 6.0 | 12.2 | 17.2 | 20.9 | 23.2 | 22.7 | 18.3 | 12.6 | 7.4 | 2.2 | 11.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -4.1 | -2.0 | 0.9 | 5.6 | 10.8 | 14.4 | 16.2 | 15.4 | 11.7 | 7.2 | 3.6 | -1.4 | 5.8 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 42 | 32 | 38 | 45 | 65 | 63 | 49 | 31 | 35 | 43 | 47 | 49 | 539 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 4.8 | 5.1 | 5.8 | 4.7 | 6.5 | 6.2 | 3.8 | 3.1 | 3.1 | 3.9 | 5.8 | 6.2 | 60.7 |
Eguzki orduak | 81 | 105 | 149 | 203 | 234 | 271 | 328 | 321 | 241 | 167 | 87 | 75 | 2262 |
Hezetasuna (%) | 76 | 67 | 60 | 53 | 53 | 50 | 45 | 46 | 48 | 59 | 69 | 76 | 59 |
Iturria (1): Stringmeteo.com[2][3] | |||||||||||||
Iturria (2): Danimarkako Meteorologia Institutua (eguzkia eta prezipitazioa),[4] |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
- Stringmeteo. Климатични данни за избрани български станции ("Климатичен справочник" - темп. 1931-1970г., вал. 1931-1985г.). .
- Stringmeteo. Monthly Summaries - data from ECA & D. .
- Cappelen, John; Jensen, Jens. Bulgarien - Plovdiv. in: Climate Data for Selected Stations (1931-1960). Danimarkako Meteorologia Institutua, 42 or..
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.