Ploidia
Ploidia zelula bateko kromosoma-sorta osoaren kopurua da[1] eta, beraz, gene autosomiko eta pseudoautosomikoen alelo-kopurua ere. Zelula somatikoak, ehunak zein organismo osoak kopuru honen arabera sailkatu ohi dira, "ploidia maila" ezberdinetan: monoploidia edo haploidia (kromosoma-sorta bakarra), diploidia (bi sorta), triploidia (hiru sorta), tetraploidia (lau sorta), pentaploidia (bost sorta), hexaploidia (6 sorta) zein heptaploidia[2] edo septaploidia[3], zazpi sorten kasu, besteak beste. Orokorrean, poliploidia terminoa ere erabiltzen da, hiru kromosoma-sorta edo gehiago dituzten ploidia maila oro izendatzeko.[4] N letrak kromosoma-sorta irudikatzen du: N, 2N, 3N...
Erreferentziak
- «ploidia» www.euskadi.eus 2011-07-18 (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
- (Ingelesez) Murty, U. R.. (1973). «Morphology of pachytene chromosomes and its bearing on the nature of polyploidy in the cytological races of Apluda mutica L.» Genetica 44 (2): 234–243. doi: . ISSN 0016-6707. (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
- (Ingelesez) Tateoka, Tuguo. (1975-06). «A contribution to the taxonomy of theAgrostis mertensii-flaccida complex (Poaceae) in Japan» The Botanical Magazine Tokyo 88 (2): 65–87. doi: . ISSN 0006-808X. (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
- Rieger, Rigomar; Michaelis, Arnd; Green, Melvin M.. (1976). Glossary of Genetics and Cytogenetics. Springer Berlin Heidelberg doi: . ISBN 978-3-540-07668-1. (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.