Plinio Gaztea
Plinio Gaztea (latinez: Gaius Plinius Caecilus Secundus; Comum, 61 – Bitinia, c. 112) Antzinako Erromako politika-gizon eta idazle bat izan zen, Plinio Zaharraren iloba.
Plinio Gaztea | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||
Jaiotza | Como, 61 | ||||||||||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||||||||||
Bizilekua | Villa Commedia (en) Lierna Comoko aintzira | ||||||||||||||
Heriotza | Bitinia, c. 112 (51/52 urte) | ||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||
Aita | ezezaguna, Plinio Zaharra | ||||||||||||||
Ama | Plinia Marcella | ||||||||||||||
Ezkontidea(k) | stepdaughter of Veccius Proculus (en) daughter of Pompeia Celerina (en) 96) Calpurnia (en) (103 - | ||||||||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||||||||||
Irakaslea(k) | Lucius Verginius Rufus Kintiliano Plinio Zaharra | ||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||
Jarduerak | idazlea, politikaria, poeta, abokatua, historialaria, militarra, goi-funtzionarioa, legelaria eta Funtzionarioa | ||||||||||||||
Lantokia(k) | Antzinako Erroma | ||||||||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||||||||
Bizitza
Bere aita hil eta gero, Plinio Zaharra amaren aldeko bere osabak hezi zuen eta horrela hartu zuen bere izena borondatez. Erroman erretorika ikasi zuen Kintiliano eta Niceste Sacerdosen eskutik. Lege-gizon moduan karrera luzea izan zuen, kontsul suffectus izendatu zuten 100 urtean. Beste postu zenbait ere bete zituen, hala nola praefectus eraris militaris, praefectus aerari Saturni, curator alvei Tiberis eta Bitiniako gobernadore 111-112 urteetan[1].
Lanak
Bi lan gorde dira: Panegyricus eta hainbat gutun, bederatzi liburukietan bildurik. Panegyricus Trajano enperadoreari egindako eskerroneko hitzaldiaren bertsio zabaldua da, kontsul izendatu zuenean 100 urtean, gisa bereko beste 11 hitzaldiekin batera azaldu ohi dena. Pro Marcello Zizeronen hitzaldiaren parean jarri izan da eta lehenengo bi mendeetako osorik gorde den hitzaldi bakarra da.
Gutun-bilduma 97-108 urte bitartekoa da, Plinioren bizitzan ere argitaratu zirenak. Trajanorekiko gutun-harremana ere gorde da, batez ere Bitiniako gobernadore izan zenekoa. Zizeronen ondoren, latinezko epistola generoan hoberenak direla aipatu da bere garrantzia buruz, garaiko inperioaren berri osotua ematen baitute. Denetariko gaiak agertzen dira gutunetan: afera publikoak, anekdotak, literatura, afera pertsonalak, deskribapenak eta aholkuak. Harrigarria bada ere, erlijio, filosofia eta hizkuntza gaiak ez dira agertzen, garai hartan maiz agertzen baziren ere. Hala ere, bere estiloaren dotorezia eta aniztasuna aipatu dira, bere batasuna galdu gabe.[1]
Ikus gainera
Erreferentziak
- The Cambridge History of Latin Literature (1982), 655-670, 895-896 orrialdeak.