Plinio Zaharra
Plinio Zaharra, egiazko izena Caius Plinius Secundus edo Gaius Plinius Secundus (Comum, gaur egungo Italia, 23 – Estabia, Ponpeiatik gertu, 79ko abuztuaren 25a), erromatar idazle, naturalista, historialari eta militarra izan zen.
Plinio Zaharra | |||||
---|---|---|---|---|---|
79 - 79
70 - 72 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Novum Comum (en) , 20(e)ko hamarkada | ||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||
Lehen hizkuntza | latina | ||||
Heriotza | Estabia, 79 (49/59 urte) | ||||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: Sumendi-erupzioa | ||||
Familia | |||||
Aita | Gaius Plinius Celer | ||||
Ama | Marcella | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Familia | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina antzinako greziera | ||||
Irakaslea(k) | Apion Antonius Castor (en) | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | idazlea, historialaria, naturalista, militarra, poeta, filosofoa, arte-historialaria, Funtzionarioa eta buruzagi militarra | ||||
Lantokia(k) | Antzinako Erroma | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Erroman ikasi eta gero eta hogeita hiru urte zuela, Germaniara joan zen bere guda karrera hasteko, hurrengo hamabi urteetan iraungo zuena. 57 urtean Erromara itzuli baino lehen, zalditeriaren komandantea zen. Erroman ikasteari ekin zion. 69 urteaz geroztik, Vespasiano enperadorearentzat zenbait kargu eduki zituen Germania eta Hispanian.
79 urteko abuztuaren 24an, Vesuvio mendiak Ponpeia suntsitu zuen erupzioa izan zenean, gertuko Misenon zegoen. Erupzioa gertutik ikusi nahi zuelako eta Napoliko golkoan arriskuan zeuden bere lagunak laguntzeko asmotan, galerak Estabiara bidali zituen. Han hil zen, nonbait itota, 56 urte zituela.
Lanak
Behatzaile zorrotza, Plinio Zaharrak zalditeriari buruzko tratatuak, Erromaren historia bat eta baita zenbait kronika historiko idatzi zituen.
Tamalez, ia bere lan guztiak galdu dira bat izan ezik: bere Historia Naturala (latinez: Naturalis Historia). Lan honetan irakurritako 2.000 libururen laburpena egiten du 37 liburutan. Historia Naturalean antzinako jakintza zientifikoa biltzen du, botanika, zoologia, mineralogia, medikuntza eta etnografia arloetan.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez) (Latinez) Naturalis Historiaren testua
- (Frantsesez) Plinio Zaharraren edizioak