Pleurako isuri
Pleurako isuria gehiegizko likidoaren presentzia da pleurako barrunbean baitan, kasu batzuetan arnasestua edota mina ere eraginez.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Motak
Diagnostikoa
Torakozentesiaren bidez egin behar da, hau da likido atera eta aztertuz.
Azterketa biokimikoa
Proteinak eta LDH bai pleurako likidoan (Prot-p eta LDH-p) bai odolean (Prot-s eta LDH-s) aztertzean bi aukera topa dezakegu: Exudatua edo transudatua.
Exudatua
Hiru irizpide hauetatik bat gutxienez bete behar du:
- LDH-p >200.
- Prot-p/prot-s >0.5.
- LDH-p/LDH-s >0.6.
Tuberkulosia, Minbizia eta Neumonia dagoenean agertzen da.
Transudatua
Aurreko irizpideak betetzen ez dituenean. Bihotz-gutxiegitasun eta Biriketako Tronboenbolismoan ikusten da.
Tratamendua
Jatorrizko gaixotasuna tratatzeaz gain, askotan pleurarako hodiak ipini behar dira likido guztia atera arte. Isuria berriro ez sortzeko, paziente batzuei pleurodesia egiten diete, pleuraren bi mintz itsastearen bidez.