Karen
Karena edo plazenta ugaztunetan agertzen den eta umekia amarekin estuki lotzen duen organoa da. Karenak umekiari amarengandik elikagaiak ematen dizkio eta amaren giltzurrunetatik hondakinak iraizten ere laguntzen dio bere garapenean zehar. Karena umekia osatzen duten obulu eta espermatozoide beretatik sortzen da eta bi osagai ditu: umekiaren korion hostotsua eta amaren dezidua basala.
Karen | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
MeSH | A16.710 |
TE | E5.11.3.1.1.0.5 |
Terminologia anatomikoa |
Karenaren funtzio nagusia umekia elikatzea da. Horretarako, gehienbat odol basoen difusioa erabiltzen da eta neurri txikiago batean pinozitosia. Erabat garatutako plazenta batean 150 ml odol aurki daitezke, minuturo hiru edo lautan berriztatzen dena. Elikagai, oxigeno eta bestelako substantzien sarrera, amaren arterietako presio arterialaren aldaketen bidez egiten da.
Gainera, karenak hesi moduan jokatzen du, molekula handi, mikroorganismo eta sendagai askoren aurrean umekia babesten baitu. Hala ere, salbuespenak daude eta zenbait substantzia arrotzek hesi plazentarioa zeharka dezakete:
- Birus gehienak hesi hori zeharkatzeko gai dira txikiagoak direlako, esaterako GIBa eta baztanga.
- Zenbait sendagai umekiarengana iritsi daitezke eta malformazioak eragin. Horregatik, haurdunaldian ezin dira erabili.
- Treponema pallidum sifilia sortzen duen bakterioak ere zeharka dezake hesia bosgarren hiletik aurrera eta berezko abortua edo jaiotzatiko gaixotasunak sor.
Kanpo estekak
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |