Plazaola oinzubia

Plazaola oinzubia Nafarroako Iruñea hiriburuko zubi bat da. Oinezkoentzako zubi honek Arga ibaia zeharkatzen du, eta Arrotxapea eta Trinitarioak auzoak elkarlotzen ditu. Zubiak izena, Iruñea eta Donostia arteko ibilbidea egiten zuen Plazaolako trenatik hartu du. Plazaola pasealekuan kokatzen da, Gipuzkoa etorbidea azpitik iragaten duen oinezkoentzako tunelaren parean.

Artikulu hau Iruñeko oinzubiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Plazaola».
Plazaola oinzubia
Plazaola oinzubiaren ikuspegia, Iruñeko harresien gainaldetik ikusita.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′N 1°39′W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1910
Arkitektura

    Historia

    Lehenbiziko zubia 1910an eraiki zuten eta metalezkoa zen, baina 1930an jazotako uholdeen ondorioz Arga ibaiko urak handitu eta zubia berarekin batera eraman zuten. 1931an gaur egungo portzelanazko zubia eraiki zen.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.