Plaza Gorria
Plaza Gorria (errusieraz Красная площадь, Krasnaia plostxad) Moskuko plazarik ezagunena da, eta Kitai-gorod merkataritza auzoan dago. 695 metro luze eta 130 metro zabal da, eta beraz, munduko hirugarren plazarik handiena da.
Kremlina eta Plaza Gorria, Mosku1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Plaza Gorriaren ikuspegia. Ezkerrean, San Basilio Katedrala | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iv, vi |
Erreferentzia | 545 |
Kokalekua | |
Eskualdea2 | Europa eta Iparramerika |
Izen ematea | 1990 (XIV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Kremlina, Errusiako presidentea egun bizi den errege gotorlekua banatzen du. Bertatik abiatzen dira Moskuko kale nagusiak norantza guztietan, autobideetan luzatuak hiritik kanpo irten arte. Horregatik, plaza hau, hiriko eta Errusia osoko erdigunetzat hartzen da.
Plaza dagoen tokia, hasieran, zurezko eraikinez beteta zegoen, baina Ivan III.a Errusiakoak garbitu zuen, erraz erre baitzitezkeen eraikin horiek. Plaza berriak, azokentzako toki gisa balio izan zuen, aurrerago, ospakizun publiko eta aldarrikapenentzako, baita tsarren koroaketarako ere.
"Plaza Gorria" izena ez datorkio inguratzen duten adreiluen koloreagatik, ezta komunismoaren kolore gorritik ere. Hobe, Красная (Krásnaia) hitz errusiarretik dator, "gorria" esan nahi duena, baina, antzinako errusieraz, "polita" esan nahi du, hau da, plaza polita. Hitza, hasiera batean, XVI. mendekoa den San Basilio Katedrala izendatzeko erabiltzen zen, "polita" zentzuarekin, eta, geroago, izena, gertuko plazak jaso zuen. Uste denez, plazak, bere egungo izena, antzinako Пожар (Pozhar) izena ordezkatuz, XVII. mendean jaso zuen.
Plazan honako eraikin hauek daude: Urkamendia, Minin eta Pozharskiren omenezko Monumentua eta Leninen Mausoleoa. Kremlineko horman, SESB eta beste herrialde batzuetako pertsona handiak lurperatuta daude: (Stalin, Juri Gagarin, buruzagi militar handiak...)
Historia berria
1987ko maiatzaren 28an, Mathias Rust izeneko gazte alemaniar batek bere Cessna hegazkinarekin Plaza Gorrian bertan lur hartu zuen, Sobietar Batasunaren aire segurtasunaren arduragabekeria agerian utziz. 400 egun eman behar izan zituen kartzelan.
Azken urteotan, Plaza Gorrian kontzertu ugari egin dira: Paul McCartney, Pink Floyd eta beste musikari eta talde ezagun askok bertan jo izan dute.
Galeria
- Gauez
- GUM
- Historiaren Estatu Museoa