Plaza Biribila
Plaza Biribila Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen plaza bat da.
Plaza Biribila | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43.2612778°N 2.9271833°W |
Kokalekua
Abando auzoan dago.
Plaza honetan honako etorbide eta kaleek bat egiten dute: On Diego Lopez Haroko kale nagusia, Hurtado Amezaga kalea, Nafarroa kalea eta Buenos Aires kalea
Izena
Hasieratik, Bilboko biztanleek Plaza Zirkularra deitu izan zioten zirkulu baten itxura duelako. Izen hau, hau da gaztelaniazko "Plaza Circular"ra, izen ofiziala bihurtu zuten 1900. urtetik aurrera. Francoren tropak Bilbora heldu eta hurrengo egunean, 1937ko ekainaren 20an, frankistek izena aldatu zioten "Plaza de España" ipiniz aurrekoaren ordez. Ondorioz, diktadurapean Bilbora heldu ziren etorkinek (euskaldunak barne) "Plaza de España" moduan ezagutu izan zuten. Plaza Circular hitza Bilbon jaiotakoek (edo bere ondorengoek) erabiltzen zuten hitza bihurtu zen. Gainera, 1995ko urrirarte ez zioten berriro ofizialki "Plaza Circular" deitu. Honen ondorioz, gaur egun Bilbotar batzuen artean "Plaza de España" moduan ezagutzen da enparantza hau. "Plaza Biribila" aldiz, "Plaza Zirkular"raren euskerazko itzulpena da eta erdaldunen artean nekez entzuten den aldaera da.[1]
Plaza
Hiri honetako plaza ezagun eta nabarmenetako bat da, bere izenak ongi adierazten duen gisa oinplano biribila du eta erdian Bilboren sortzailea izan zen On Diego Lopez Harokoaren monumentua du.
Eraikina nabarmenak
Plaza Biribilan edo inguruan honako eraikin nabarmen haiek daude:
- On Diego Lopez Harokoaren monumentua
- BBVAren dorrea.
- Bilboko El Corte Inglés merkatalgunea.
- Santander Bankuaren eraikina
- Abandoko Indalecio Prieto geltokia.
- Bilboko Metroaren Abandoko geltokia.
- Antzinako BBKren eraikina, Severino Atxukarroren lana, Bilboko Udalak erosi eta gaur egun Bilboko Turismo Bulegoa, Bilbao Ekintza, Bilbao Kirolak eta Udal Etxebizitzen egoitza da.
- La Granja Kafetegia.
- Plaza Biribilaren ikuspegia, erdian On Diego Lopez Harokoaren monumentua Bilboko banderez inguratua, atzealdean BBKren eraikina
- Fostertxoa edo Abandoko geltokiaren sarbidea
- Plaza Biribila 1902an
Garraiobidea
Renferen Abandoko Indalecio Prieto geltokia eta Bilboko Metroaren Abandoko geltokia (Bilboko Metroa)ri plaza honetatik hurbil dagoen Bilboko tranbiaren Abandoko geltokia (Euskotren Tranbia) gehitu behar zaio, bai eta Bilbobus eta Bizkaibusen hainbat geltoki ere.