Playa Girón

Playa Girón Kuban dagoen hondartza txiki bat da, egun gune turistikoa. Cochinos badiaren ekialdean dago, Kubako hegoaldean, munduko hezegune handienetariko batean, Zapataren zingiran. Mundu osoan ezaguna egin zen 1961ean, CIAk entrenaturiko erbesteratu kubatarrek Cochinos badiako inbasioaren lehorreratzearen toki bat gisa erabili zutenean. Gaur egun bertan gertaera horiek gogorarazteko badago museoa. Hondartza Kubako iraultzaren benetako ikurra da.

Playa Girón
Datu orokorrak
Garaiera4 m
Motaherrixka, hondartza eta giza kokaleku
Geografia
Map
Koordenatuak22°04′N 81°02′W
Estatu burujabe Kuba
Kubako probintziaMatanzasko probintzia
Municipality of CubaCiénaga de Zapata

Historia

Apirilaren 17an, goizeko 1:15 inguruan, 2506 brigada Playa Larga eta Playa Girón hondartzetan lehorreratu zen, Cochinos badiako ekialdean, Habanatik 202 kilometrora. Hasiera batean lehorreratutako 1500 erbesteratuek erresistentzia handirik topatu ez bazuten ere, aurreko eguneko bonbardaketatik suntsitu ez ziren kubatarren 9 hegazkinek Houston eta Río Escondido itsasontziak baliogabetu zituzten, eta horrela, lehorreko indarrendako zen arma hornidura galdu zuten inbaditzaileek. Emeki-emeki, Kubako tropa erregularrak, zenbait miliziekin batera, bertaratu ziren, erasoari buru egiteko. Apirilaren 18an inbaditzaileek atzera egin behar izan zuten, eta biharamunean, errenditu egin ziren. Munizio eskasiak eta kubatarren nagusitasunak airean markatu zuten inbasioaren patua.[1]

Musika

Silvio Rodríguez abeslari kubatarrak Playa Girón izenburuko abestia egin zuen. Abestiak bi zentzu ditu. Abeslariak, batetik, 1969tik 1970era izen bereko arrantza itsasontzi lan egin zuen eta lankideei eskaini zien abestia. Bigarren zentzuak hondartza horretan gertatu zen borrokarekin lotuta dago, bestetik. Abestia Días y flores (1975) albumen jaso zuen. Playa Girón abestiak bertsio ugari ezagutu ditu eta abeslariaren errepertorioan ezagunetariko bat da. Dena dela, Silvio Rodríguezek badu Cochinos badiako inbasioarekin zuzenean lotutako beste abestia: Girón, la victoria.

Galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.