Plater (ontzia)
Platera erabilera asko izan ditzakeen ontzia da baina batez ere jateko erabiltzen den baxerako elementu garrantzitsua. Denborarekin, bestetik, luxuzko objektuak bihurtu dira eta ohikoa da ere apaingarri gisa erabiltzea. Hitzak bi esanahi izan ditzake: ontziarena eta, metonimiaren ondorioz, barruan eskaintzen dena. Horrela, "lehenengo platera" ez da lehenengo ontzia, jateko lehenengo jakia baizik.
Baxerako platen motak
- Plater zapalak.
- Plater sakonak, zopak, kremak eta koilaraz jaten diren eilkagaiak jateko.
- Azkenburuko platerak, txikiagoak, azkenburuak jateko.
- Kafe-platerak, txikienak, kikarak gainean jartzeko.
- Kontsome-platerak, katiluen neurrikoak, azpian jartzeko.
Etiketa
Mahaian plateak orden batean jarri behar dira:
- Azpian, platerazpikoak edo apaiantzekoak
- Gainean, plater zapalak
- Gainean, plater sakonak
- Ogiaren platea ezkerrean jartzen da, kopen zerrenda berean
Etiketak ere zera dio: ezin dira bi plater berdinak, adibidez bi platen sakonak, elkarrekin jarri eta plater sakonak ezin dira zuzenean mahai gainean ipini.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.