Plano konplexu
Matematikan, plano konplexua edo z-planoa zenbaki konplexuak bi dimentsiotan irudikatzeko erabiltzen den irudikapen geometrikoa da. Planoak ardatz kartesiarren sistema bat du; abzisa ardatz erreala da eta ordenatua ardatz irudikaria, eta z = x + yi zenbaki konplexuari planoko (x,y) koordenatuak ematen zaizkio.
Batzuetan, plano konplexuak Arganden planoa izena ere hartzen du Arganden diagramengatik. Plano konplexuaren sorrera Jean-Robert Argandi egozten zaio, nahiz eta jatorrian Caspar Wessel norvegiar-daniar inkestatzaileak eta matematikariak deskribatua izan.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Weisstein, Eric W.: "Argand Diagram" MathWorld-en.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.