Place de l'Hôtel de Ville
Place de l'Hôtel de Ville (euskaraz: «Udaletxearen plaza»), ofizialki Place de l'Hôtel-de-Ville - Esplanade de la Libération, Parisen dagoen enparantza bat da, Parisko Udaletxearen aurrean dagoena, Parisko 4. barrutian.
Place de l'Hôtel de Ville | |
---|---|
Place de l'Hôtel-de-Ville - Esplanade de la Libération | |
road network of Paris | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Île-de-France |
Departamendua | Seine |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Sector of Paris | Paris Centre |
Udalerri barrutia | Parisko 4. barrutia |
Administrative quarter of Paris | Saint-Merri |
Koordenatuak | 48°51′24″N 2°21′05″E |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Parisko herriko etxea Liberation of France (en) |
Dimentsioak | 82 () × 155 () m |
Ordezkatzen du | Q86724445 |
Historia
Place de Grève
1357 urtean Parisko merkatarien lehenkaria zen Étienne Marcel-ek Maison aux piliers ("Zutabeen etxea") erosi zuen udaletxe izateko, Sena ibaiertzeko kaiaren alboko hondartzan zegoena. Kai garrantzitsua zen izan ere bertan deskargatzen baitzen egurra, garia, ardoa eta lastoa. Bertan merkatua ezarri zen eta 1141ean merkatua debekatu zenean Place de Grève ("hareatako plaza") bihurtu zen eta hiriko burgesek bertan ekitaldi sozialak eta jaialdiak egiten hasi ziren. Beteak beste San Juan sua bertan ezartzen zen eta Frantziako Erregeak berak pizten zuen. 1310 urtean hiriko exekuzioak bertan egiten hasi ziren. 1413an ardoaren merkatua ezarri zen eta 1642an ikatzaren merkatua ere bai.
- Exekuzio garrantzitsuenak:
- Margarita Porete (1310)
- François Ravaillac (1610)
- Robert-François Damiens (1757)
- Antoine Quentin Fouquier-Tinville (1795)
Place de l'Hôtel de Ville
1803ko martxoaren 19an Place de l'Hôtel de Ville ("Udaletxearen plaza") izena hartu zuen eta XIX mendearen amaiera aldera gaur egungo itxura hartu zuen. Iparralderantz ere luzatu zen, Rue de Rivoli aldera. 1982an peatonalizatu egin zen eta 2013 urtean Place de l'Hôtel-de-Ville - Esplanade de la Libération izena hartu zuen ("Udaletxearen plaza- Askatasunaren zabalgunea"), 1944ko Parisko askatasunaren omenez.
Informazio praktikoa
- Helbidea: Place de l'Hôtel de Ville, 75004
- Geltokiak:
- Hôtel de Ville
Iruditegia
- Enparantza.
- Enparantza.
- Bazar de l'Hôtel de Ville.
- Zaldiko maldikoa.
- Iturriak.